XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

17 talde profezional eta amatür-en obrak ikusten ahal dirate 4 egünez

16 gerren karrika antzerki festibala iraganen da Maulen maiatzaren 22tik 26eala. Festibal honen lehen helbürüa da jenteen biltzea eta karrikako antzerkia, zirkoa edo ere musika ezagütarraztea publikoari. Aurtenko festibalak eüskarari leküa emaiten deio, besteak beste, Mauleko eskolak pastoral llabür bat emanen dü, Hozkailua antzerkia edo ere Duda ikusgarria ere egitarauan dira. Erran behar da ikusgarri haboroxienak kitorik direla eta Mauleko güne desbardinetan emanik izanen dira. Hitz ordüetan : Festibala abiatuko da maiatzaren 22-an arratsan Maule Baitha zine gelan : "les vélos c'est pour l’été" antzerkiarekin. Ostirale arratseko gaüaldia Maule gainean iraganen da urte oroz bezala 19:30 etarik goiti müsika eta zirko gaüaldi batekin. Neskenegün arratsa aldiz, Mauleko hiri erdiko parkean izanen da : txontxongilo, majia zirko ,hip hop eta dj musikarekin. Xehetasunak Mauleko herriko etxean atzamaiten ahal dira. Beatrice Lahargoue haütetsia :


Chrystelle Mange kültür ardüradüna :
Belako zaldüna pastoraleko afitxa haütatürik

Maider Beheran, Donibane Lohitzüneko margolariaren proposamena haütürik izan da, Belako Zaldüna Pastorala Afitxa Lehiakan. Zazpi proposamenen artean haütü egin behar zen, eta bozkaz doi batez aktoreen gehiengoak Lapurdiko margolariaren obra haütatü dü. Xiberoko Komerzanten batarzünak eskeinirik 150€-ko erosgeiak irabazi dütü, gei bi sartze, pastoralako bi libürü eta afitxa bat. Pastoral komiteak mintzaldi batetara kümitatzen zütüe orai, maiatzaren 11an gaüko 20.30etan D’Andürain jauregian. Jean Bordaxar eta Robert Elizondo, pastoralaren textoaz eta Xiberoaz De Bela zaldünaren garaian mintzatüko dira. Maider Beheran margolaria :


Ihintza Malharin pastoralekoa :
Kantaldi ejerra astehartean Atarratzen

Mendiz mendi kürrak kantaldi bat antolatzen du asteharte hontan. Lorraine esküaldeko Vibrations kürra horra da 50 kantariekin egünko Frantses errepertorioa düe emaiten. Vibrations lehentze da ariko eliza batetan eta hau Atarratzen date 4 orenetarik goiti asteharte hontan. Bestalde mendiz mendik 35 urte ospatüko dütü aurten, hortako lehenoko kantariak oro kumit dira kantaldi berezi batetan parte hartzeko. Appien Lahore Mendiz mendiko bürüa :

Bere parioa irabazi dü Xiberoko Zohardia alkarteak

Arrakasta ederra üken dü Oiergiko Kontea ikusgarriak. Xiberoa Kantüz kantaldiaren formüla higatürik agertzen beitzen, kanbiamenaren ekartzeko beharra senditü züen alkarteko kideek, eta haütü hona egin düela frogatü da. Astelehen gaüan eta atzo arrestiritan, berritan beterik izan da Maule Baitha zine gela, hots 600 bat so egile beno haboro izan da bi emanaldietan. Hüillantü den püblikoak, antzerkilarien, kantarien, dantzarien eta müsikalarien trebezia preziatü ahal izan dü. Orai beste behin emanik date Oiergiko Kontea ikusgarria, maiatzaren 11an, ostiralearekin gaüko 21etan Donapaleuko St-Louis gelan. Frantxoa Caset ikusgarriaren idazlea :

Biodantza aurkezpen gaüaldia bihar

Biodantza-ren presentatze gaüaldi bat antolatürik da ostiral hontan, Altzürükün. Garapen pertsonalari lotürik den dantza mota bat da; dantza beno mugimentüa delarik oinarria. Chili edo Txilen sortürik, bada 15 bat urte Europan gaindi garatzen ari dela; nahiz eta orano ez den Yoga bezain ezagütürik izan, urtez urte geroago eta jente haboro egarten düe. Dagün urtean Maulen proposatürik date aste oroz. Hortako presentatze gaüaldi bat eskeinirik da Xiberotar oroer. Lehenago eta ondotik trükatzeko denbora hartürik datekealarik. Hitzordüa arratseko 7etan emanik bada, tailer delakoa 8etan hasiko da; Altzürüküko herriko gelan sartzea kitorik delarik. Sylvain Porée :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan