Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Cheval bleu sozial alkarteak Kantaldi bat antolatzen dü ostiralean
100 bat laborari sartü dira Olorueko Suprefektüala

Mathieu eta Virginia lantare egiteko baratzeko planatü dira ;
Lexantzüko sargian negütegiak eraikirik, lehen aziak lantatürik, baratzeko lantareen saltzen hasiko dira apirila hatsarrean.
Lexantzüko Basalürra etxaltean hazi eta süerte lokalen haütüa egin düe eta biolojikoan ariko dira.
Prefosta baratzezain profesionaler saldüko dütüe beren lantareak bena bai eta ere zihauren etxen baratzea egiten düzüener.
Bigerren ürrats batetan zerrailüetan lantatzeko zühain lantareak ere eginen dütüe : Xiberoko bazterretan bildü ilorri gisako basa zühainekin.
Mathieu Jragoyhen :
Philippe eta Sophie Sicre, Ezpeizeko « Pierrette » etxaltean GAEC-ez dira 50 behi gorri eta gasconnerekin, 50 erle kobañ badütüe eta orro xüxenki saltzen düe.
Düala 8 urte behi gorriek osagarri arrenküra bat üken eta, gasconne arrazako behi eli baten ezartea erabaki züen.
Gris, hein bat ttipi eta behi gorria beno eznatsüago dira gasconne-ak. Hortaz gain bortükako ere hon da.
Sicre familia osoa Pariseko laborantxa saluan ziren iragan astean, beren idiak lehen saria errezebitüdü. Eta aste undar hontan miga batekin Tarbeseko laborantxa saluan dirate.
Philippe Sicre:
Pariseko Laborantxa saluak esküalde oroetako laborantxak aitzinean ezarten dütü.
Aurten COVID arrenkürengatik Eüskal Herritik jente gütiago hüllantü da. Politikoek üsantsa badüe saluaren üngüaren egitea, aurten aldiz ükranian agitzen denarekin eta haüteskunde urtea izanik, pertsona politiko gütigo agertü dira ere.
Jente gütigo izanik ere mozkinak ontsa satzen dira. Aurten Pirineo Atlantikoetako departamentüak berrikuntzak aitzinean jarri dütü. Hala nola, bortüka aijatü nahian ardientako GPSa sistema berria edo ere ardi ilhearen balorizatze xedeak.
Pübliko zabalari laborantxaren ezagütarazteaz gain, profesionalen artean laborantxaren geroaren aipatzeko hitzordü bat da.
Ezpeizeko Sicre familiak gasconne arrazako idiarekin ürrezko medailla irabazi dü.
Eüsakldün eli bat arratzaman dütügü kabale eta laborantxa muzkinen artean :
Alkarrizketa osoak behatü nahi badütützüe
- Departamentüko laborantxa kanberako lehendakari ordea, Patrick Etchegarray:
-Kintoarentako, Jean-Marie Astabie:
-Familiarekin beren gasconne arrazako idiaren presentatzera jinik zen Ezpeizeko Elise Sicre:
-CORAM-arentako , Désirée Loyatho:
-Departamentüko lehendakaria den Jean-Jacques Lasserre:
-Korsikako Tiane, CORAM-arentako hor:
-Ossau Iratirentako jin zen Jean-Michel Barreix Carricaburu:
ONU nazioen arteko batarzüanren barne den GIEC erakundeak bere kanbiamen klimatikaren inkestaren bigerren partea agerarazi dü..
Delibero konkretoak hartü beharko direla kanbiamen horri bürü egiteko dio inkestak.
Denbora ala klima Kanbiamen horrekin laborantxa mündüak beharko dü adaptatü izanen diren tenpesta, süte ala hur mentxarekin.
GIECak bestalde alarma joiten dü ohartaraztez ez badira bertan berotze gas ixurtzeak apürtzen, tenperatürak orano zaleago goratüko zirela, eta min haboro eginen
Tomas ERGUY:
Prefetak sühakak süstengatü nahi dütü.
PDE sühakaren antolatzeko plana presentatü dü prefetak asteazkenean Biarnoko Agnoseko herrian.
Komizione edo lan talte baten sortzea herrikal eta deklarazione baten egitera sühakaren goizan berean behartzen dü plan horrek.
Ondorioz Sü ehailen SDISarekin eta sü ehaileekin lanean ariko dira segürtamena eta kontrolen indartzeko
25 000 hektara eta hüllan 4000 süte egiten dira urte oroz, pireneotako sühakaren hein inportanteena.
Sébastien Uthurriague departamentüko laborantxa kanberako president ordea eta Eric SPitz prefeta: