XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Üda entrabalak hon egin dü kiwier !!

Bedatseko karroak kalte edo itsesak ekarri badütü, azkenean üda eta larrazkena hein bat hon izan da frütentako.

Kiwi biltzera eramaiten zütüegü:

Previous Next

4986 T gazna saldürik, ezne ekoizpena eta gazna salmentak emendatü dira iragan sasuan.

Haatik ezne ekoizleen heina eraisten da urte oroz bezala. Hartako 2021- 2022ko xedeetan date etxalteen transmizionearen lantzea.

Bestalde, INAOak eta partikülarzki konsümizalek galteginik, Ossau Iratiren barne, kontrola aitzinetik abisatügabekoak eginen dütüe.

Hortaz gain, oraitik goiti, laborariek eta eznetegiek pakatzen düen kotizazionea 5€/ butillakal (litrakal)-erat igan da.

Administrazio kontseilü berria izendatü düe ostiralean (21/10/29), azaroaren 26 an lehendakari berria izendatüko düe, Sébastien Astabiren ordaia. Azken bi urteetan laborari bat balin bazen, aldizkatzen direnez, ondoko bi urteetan eznetegiko ordezkari bat date.

Sébastien Astabie Ossau-Iratiko lehendakaria:

 

Previous Next

74 000 ardi bürü beltz dira orotarat düala 40 urte beno %60a gütiago.

Ardi bürü beltza etxalte hanitxetan baztertü zen ezne güti emaiten beitzüan, haren ordez ardi bürü gorri, biarnesa edo laconen ezartez.

Arraza horren salbatzeko eta laborarientako bizigarri izan dadin, balorizazione xedea partiarazi düe «  bürü beltza » alkartekoek.

Lehen ürratsa eznearen hobeki pakatzea da, eta hartako sormarka bat eta honentako errespatatü beharren finkatzea.

Püntü inportantetan, bortüka aitzinean jarri nahi düe ere.

Xede kolektibo baten partiaraztea da ideia, hartako dener zabalik da.

Bürü beltza alkarteko Bettan Aguer Bagaia:

 

Idauzeko CAOSO koperatifak 75 urte badütü!

Idauzeko CAOSO laborarien  koperatifak 75 urte badütü aurten.

1946an ardi ilearen biltzeko abiatürik, 70gerren hamarkadan hasi dira axuri saltzen eta geroztik hortan lanean ari dira.

« agneau de lait des pyrénées » izeneko IGP labela badüe.

Espanako merkatüa düe merkatü nausia , salmenten 100ko 90a han egiten beidüe.

70 000 bat axuri saldü dütüe orotarat aurten, hots urte hun bat Idauzeko koperatibarentako

 

Jean michel iroumé koperatifako bürüa: 

Previous Next

Urzaka sasua igaran aste hondarrean abiatü bada, Napaleko saretegiak erdi hütsik baratzen dira, alta aroa alte düe!

Patrick Lousteau saretegiko ardüradüna:

Denbora nola igaraiten düen esplikatzen deikü J.Michel Barreix-ek:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan