XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

 « Xiberoko bidea »ren xedea aspaldikoa da. Bide departamentala momentüko Ezpeize eta Omize peko herriak trabeskatzen dütü.

Departamentüaren ustez horrek seküritate arrenkürak ekarten dütü. Horrez gain, herri bazterran bide berri baten eraikitzeak ekonomiaren indartzea eta denbora irabaztea ekarriko düala dio.

Ondorioz, erabakirik izan da bide xedea lehenko trein bidean eraikitzea.

Horren kontre altxatzen dira BIZI! Xiberoa alkartekoak eta herritar zonbait.

Xede hori beste mente batetik horra dela dioie eta oraiko egoeran zentzügabekeria bat dela. Trein bide zaharra ibiltarier eta bizikleter zabalik da eta hala jarraikitzea nahi lükee.

Bidea egiteko obrek 6 milioi euro kosteko düe eta BIZI! Xiberoakoakoek beste manera batez baliatzea nahi lükee, jadanik hor den bide nausian kanbiamenak ekartzez.

 

Allande Erreçarret, BIZI! Xiberoako kideak xehetarzünak eman deizkü :

Previous Next

Ahüntzak ere kurritüko dira Ahüzkin gainti üda hontan !

Ortzaizeko Elorri Aizager bere ardi bürü beltz eta Pirenaika ahüntzekin, üztaila olhalat igan da. Üda hontan artzain formakuntza egiten düan ikasle bat ere badü harekin.

Goatzan bere ezagützaren egitera : 

Previous Next

2006 an sortü züen 17 laborariek Azkorria kooperatiba: gaznaren egiteko eta saltzeko.

Orai 15 laborari dira eta 9 langile, hatsarrean 3 langile zirelarik. 

3 laborari biolojikoalat igan dira eta hartako Azkorria handitzen düe , biolojikoan den eznearen behex transformatzeko.

Jean Claude Barreix-ek 2020. urtea nola igan den esplikatzen deikü: 

Previous Next

7 urtez artzain egon ondoan, Ivan Nassou-k bere txakür hezle entrepresa sortü dü.

Urketa edo Ürcuit-ekoa balin bada sortzez, Santa-Grazin da plantatü ofizio horren egiteko, Kakuetako arroilletarik hüillan.

Txakürra hezten dütü, erran nahi beitü ikasten deiela ez jenten gainerat jauzten, jarten, ez etxearen barnerat sartzen…

Bestalde, txakürrak begiatzen dütü egün zonbaitez, beren jabeak joaiten direlarik adibidez.

Eta goizaldi batetako hezte kurtsoak emaiten dütü jenter.

Interresatürik balin bazide Ivan Nassou deitzen ahal düzüe 06-74-57-39-00 ealat.

 

Previous Next

3 baizik ez baziren igaran urtean, aldi hontan saldoan eramanik izan dira ardiak.

Mendikotako Hélène Roland eta Altzüküko Pierre Jaragoyhen artzainek Ahüzki aldealat eraman dütüe ardi saldoaren parte bat igaran neskenegünean.

Ardi gazteagoak berantago Larrañe aldealat igaranen dütüe.

Orotarat 250 eüskal bearnes arrazako ardiak Nabolegin batüko dira 4 hilabetez. Cécile artzainak begiratüko dütü, eta han bertan eznea gaznatüko.

Jente multzoaren artean emazteak dira nausitü, eta horietan 4 artzainxa ezagütü dütügü.

Ebi erauntsiak izan badira ere, giro honean igan da 6 orenetako ebilaldia.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan