XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Lozer asiatikoen erregiñak lurpetik elkitzen dira emeki emeki habien egiteko.

Habia horiek handitügabe, orai da zepoen egiteko denbora, eta 5 minüta aski dira!

Jeannot Agor erlezaina:

Butillan grenadina edo siropaz gain garagardoa jarri behar da, erleek hügü beitüe.

Previous Next

Bazkoko axuri merkatüa urteko hitzordü nausia da Axuria Kooperatibarentako.

Nahiz eta jatetxeak zerratürik izan, promozione kanpainek beren ondorioak dütü;

Axuria Kooperatibako Peio Quihialt:

Previous Next

Bada 3 urte Liza Groshenny Idauze Mendin instalatürik dela sendabelar ekoizle bezala.

Jura esküaldean laborantxa ikasketak egin dütü sendabelar ekoizpenean berezitürik.

3000m² lür baliatzen dütü sendabelarren ekoizteko, kültürrak üngürüaziz urteetan zehar. Eremüa ttipi batzen da bilketa hanitx egin behar beita.

Hortaz gain, izadian lantare bilketak egiten dütü ere bai, hala nola asüna edo sabükitzea bezala. Hortarako, bere lür günean edo pestizidoetarik hürrün diren eremüetarat joaiten da.

10 tisana nahasketa proposatzen dütü Iruriko mozkin saltegian eta barratzealat hüllantzez.

Liza Groshenny ekoizlea :  

Previous Next

Düala 3 hilabete, Joanes Lerdou eta Pierre Aldax Eskiulan plantatü dira ekoizleen gaznen idorrarazteko. Joanes Lerdou-k dü gaznen idoraraztea joanarazten eta Pierre Aldax-ek bere Ortzaizeko laborantxaz gain, gazitegiaren alde komertziala joanarazten dü.

Bi idorrarazteko gela desbardin badütüe : bata hümi, gaznen biarnoko maneran idorrarazteko, iranja kolorearekin. Bestea idorrago,  eüskal herriko maneran egiteko axal grisago batekin. 8000 gazna arte idorraratzen ahal dütüe batetan.

Bestalde, besteen gaznen idorrarazteaz gain, gazna eli bat xuri erosi gei dütüe berek ondotik komertzializatzeko.

Joanes Lerdou : 

Geroago eta ardo egile gütiago badira Xiberoan !

Lehen kasik laborari etxe bakotxean ardo egiten bazen, egünko egünean ez da segür ere zonbaitek jarraikitzen direnik ardo egiten xiberoan. Zonbaitek orano mahastiak baldin badütüe, üsütan ez düe haboro etxen ardoz bilakarazten.

Marie Pierre Uhalde Ainarbesak, mahastietaz okupatzen jarraikitzen dü bena ardo egiteko Irulegiko sotoala eramaiten dü bere ekoizpena.
Bere erranetan ardoaz ardüratzea lan handia da eta horrentako gütik jarraikitzen düe hortan.  Bere etxen bere aitak jarraikitzen bazüan egiten, azken belaunaldia izan da.

 Marie Pierre Uhalde Mahastietaz :

Marie Pierre Uhalde Armañaga etxalteaz :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan