XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

 

COVID-ak ez dü dinamika  eküarazi. 2020ean  alkarteak, berriz ere, bere kolektiboki antolatzeko indarra erakutsi dü.

Hala nola, Lekükoa plataformaren plantan ezartearekin, interneten bidez laborarier ekoizpenen manhatzea ahalbidetzen düana.

Idoki sormarkaren aldetik, "Calisud"-ekin zertifikazionearen ükeiteko desmartsetan dira.

Hortaz gain, laborarien lagüntzeko xedea bazüen, IDOKi sormarkan sartzen den kabalen bazkaren atzamaiteko. Hartako bazka saltzaleekin, erosten ahal düen bazken katologo bat egin düe.

Bestalde, IPARLAB xedeak bere bidea egiten dü. Komerzializatzeko xede honen helbürüa, etxe ekoizle eta profesionalen edo kolektibitateen artean lotüraren egitea da.

Xuhito CUMA ere kanbiamenak, günez kanbiatüko düe ondoko hilabetetan, Anhauzeko ateleriatik, Larzabalen eraikiko düenalat joanen beidira. 

Azkenik, 2021 eko berrikuntza behi eta ahüntz eznadün hazleentako dateke ! ardientako baden bezla, kütxa bat plantan ezarriko düe, hola ezne edo gazna analisa bat egin beharko düelarik ez düe beren sakolatik pakatü beharko, kütxa hortarik pakatürik dateke.

Anttol Urrizaga, alkarteko ko-lehendakariak bildüma bat egiten deikü:

Previous Next

« Ihizlariak, biziak salba etzatzüe, etxen egon zitee », mezüa hedatzen dü Brigitte Bardot fondazioneak. 80 pankarta ezarri dütüe departamentü osoan mezü horrekin.

Brigitte Bardot fondazionearen helbürüa basa kabalen eta hazkuntzako kabalen babestea da.

Salhatzen düe, 2019-2020-ko ihizteka kanpainan, 11 pertsona hil direla eta 30 miliu kabale ehorik izan direla.

Departamentüko ihizteka federazionearen arabera, ez balitz ihizi regülazionerik, bideetan istripü haboro balizate. Bestalde ihizlarien arabera berriz ere laborantxan ere lazgarriko itxesak egiten beitütüe, regülazionea beharrezkoa da.

Brigitte Bardot fundazioneko departamentüko ordezkaria den Daniel Raposo eta depertamentüko ihiztekako federazionean den René Errezarret-rengana izan gira beren abisen galtatzera :

Previous Next

PAC-aren barne den France Agrimer planoan  dütü lagüngoak zabaltü.

Horietarik « plan protéine » izeneko lagüngoa. Frantzia proteina mailako independentzialat heltzea da honen helbürüa. Sos lagüngoa proteina ekoizteko materialaren erosteko da. 

Xabi elgart Donapaleüko Clas laborantxa bekanika saltzalearentako lanean ari da, sos lagüngoa hori esplikatzen deikü: 

 

Previous Next

Barkoxeko Sophie eta Beñat Uthurri ardi eznadün eta aragizko behiekin plantatürik dira Barkoxeko Txapelako kartielian.

Séchage en grange sistemaren plantan ezarten ari dira.

Sophie eta Beñat Uthurri: 

Previous Next

Aste hontan, düala 2 aste bezala gaüak xuritü behar üken dütüe früta ekoizleek.

Karruarekin frütatzeen erretzeko arrisküa beitzen.

Kiwi ekoizle den Mattin Uthurralt-ek erraiten deikü nola egin düen?

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan