Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Bi urtez Urdiñarbeko ardi zentroan erauntxi ondoan, parte batez kanpoko lanaren jarraikitzez, Bettan Jaury-k instalatzeko haütüa egin dü.
Arrokiaga eta Gotaineren kuntre, Maule gaineko Bagaltxigako etxaltean, düala kasik urtea bere anairekin GAEC-ean instalatü zen.
Kasik 500 m-etan, erran behar da etxalteko lürrak patar direla.
Ez da aija traktürrez kurritzea eta ezin zerrealarik egin. Hartako Sohütan, güne ordokiago batetan, belarra zankoaren gainean erosten düe, erran nahi beitü berek bedakak egiten dütüela beste norbaiten sohoetan. Eta prefosta zaldaien kanpoan erostera behartürik dira.
Bettan Jaury-k bere etxaltea presentatzen deikü:
Kooperatibako 17 administrazaileak eta 50 langileak urteko bilan positiboa egiten düe.
Aktibitatea azkarki emendatü da : %6z kooperatibarentako %10ez magasientako. Orotat, 30 milioi euro sartü dira Mendikoako kexetan.
590 000 euroko benefizioarekilan, 300 000 euro berriz partekatürik izan dira laborarier eta arresta baliatürik izanen da xede berrien aitzina eramaiteko.
Laurent Etchebarne mendikoa kooperatibako lehendakaria :
Bada 5 zpa 6 urte Popol Boscq Muskildiarrak ürki izerdia biltzen eta edaten düala bedatsea heltü beno lehen.
Ürkia, bere axal leün eta argiaren hidez ezagützen ahal da, eta adarren sorgünean hexa beltzak ezagütgarri dira ere bai.
Bakotxak egiten ahal günüken biltzea da : hortarako xilo egiteko bat eta 6mm ko hodiak baizik ez dira behar.
Eta ürki izerdia botilletan biltzen da 3 asteetako tratamentüaren egiteko. Honek oligo elementüak badütü, eta gibela eta gültzürrünaren xahatzeko aspaldidanik erabilten da.
Popol Boscq :
Barkoxeko Txapelako kartieleko Petti Galant-en ikustera izan gira Suhit etxaltealat.
Ttipidanik laborantxan laket izanik, düdarik gabe ikasketen ürrentzean bere aitarekin instalatü da.
250 ardi eznadün eta 15 aragizko behi badütüe.
Berritarzüna, biolojikoalako haütüa egin düe aita semeek.
Mauleko kabale ehogiak bürü berri bat ükenen dü !
David Cecalot zalgiztarra izentatürik izan da berriki oraiko züzendariaren demisioneak eman düalakoz.
Hirugerren züzendaria da azken 5 urtetanMauleko ehogiarentako.
Barnekaldeko ehogia bakotxa da Maulekoa eta kargü inportant bat badü kartieleko laborarientako.
Adarra Axuria kooperativak eta Vignasse eta Euralis dütüe klient inportantenak
35 langile badütüe orotarat
Jean Michel Arrayet presidenta eta Pierre urruty administrazione kuntseilükoa:

