Berriak

Iragan astean Marseillen igaran den azken kongresüan berriz ere biohanitxtarzünaren trenpü txarra aipatü da.
Kabale eta insekto ala aberexkoen desagertzeak salatü dira partikülarzki.
Jüstokin gure eskualdean bildüko dira ondoko asteetan, biohanitxtarzünaren indartzeko
Ondoko 10 urteen estrategia finkatüko da.
Dagün astean lehentze bildüko dira alkarteak eta eskualdeko politikaren plantatzeko zerbütxüak
BLE Biharko lurraren alkarteak parte hartüko dü. Laborantxako aipamenak eraman nahi dütü
Tomas Erguy:
Hebenko ardi arrazen hobetze lanetan jarraikitzen dü Urdiñarbeko ardi zentroak.
Igan ostiralean, biltzar nausian, xede nausi baten presentaketa egin düe.
ARDI projetak hegoaldeko eta iparraldeko teknikalariak eta laborariak batüko dütü GIEE (Groupement d’Interet Economique Européen) batetan.
Düala 25 urte hasi zen alkarlana hegoaldeko Latxa eta iparraldeko Manex ardi arrazen indartzeko.
Gurekin mintzatu dira Euskadi, Nafarroa eta Urdiñarbeko teknikalariak bai eta hegoaldeko eta iparraldeko bi laborari :
ARDI xedea aipagei nausia balin bazen Urdiñarbeko ardi zentroko biltzar nausian, Desirée Lohyato ardi zentroko lehendakariak esplikatzen deiku beste xede bat :
Hala ze emaitz elki den aurtenko Atarratzeko gazna feidan egin den lehiakan. Jente andana hüllantü beita 11 orenetarik goiti eta gazna egileek salmenta honak egin dütüe.
Urte oroz bezala üngürüko gazna desbardinek lehiaka batetan parte hartü due eta aurten 3. Aldikotz jarraikian, Barkoxeko Etxebarne Etxalteko anaiek düe irabarazi ardi gasna hoberenaren sailan. Bortüko gaznan Santagraziko Kurutchelhar-Oyharzabal GAEC ak eraman düalarik lehen prezioa.
Antolazaleak egunaz izigarri kontent agertu dira eta dagun urteko hitz ordüa berriz eman.
Iulen Guiresse han günüan :
Jean Michel Barreix Ardail txapelketako epaietarik bat :
Gazna txapelketako irabazleak oro :
Biarnes ardi gasnan :
- 1/ GAEC Bordazarre- LAHONTA ( MONTORY)
- 2/ RECEBIRE Etxaltea (Issor)
- 3/ Lassalle etxaltea (Lourdios)
Bortüko ardi gasna:
- 1/ GAEC Kurutchelhar-Oyharçabal (Santagrazi)
- 2/ Michel Jaragoyhen (Garaibi)
- 3/ Naboleguy (Jaragoyhen/ Hélène Rolland)
Xiberoko ardi gasna:
- 1/ GAEC Etcxebarnia (Barkoxe)
- 2/ Michel Jaragoyhen (Garaibi)
- 3/ Albisetti Benoît (Mitikile)
100 urte beno haboro düan besta hortara jente hüllantü da aurten. Baziren txapelketa desbardinen ikusteko : Barranka (edo metalezko barra baten urtukitzera), lasterketa bat edo ere artzain txakür txapelketak jenteak jinarazi dütü Iratiko güne hortara.
Baigorriko Roger Jauretx-k du irabazi Ximist bere border arrazako txakürrarekin. Biek ondoko astetan Onati eta Euskal herriko txapelketan parte hartuko düe.
Hanko giroa heben entzungai :
Arbonan bada 50 egün beno haboro lür oküpazio bat abiatürik dela.
Zentako?
Zentako gü ere bai, Xiberoan, honkitzen gütü?
Lürzaindiako Johanne Foirien:
