XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Düala 3 urte bortüan gaznatzen arra hasi da Larraineko Christelle Uthürbürü Etxalüz, eta bere familiarekin Bagosüdürra olhalat igan da neskenegünean (200520):

Aurten Xiberoko sindikatak lehen aldikoz honartü dü Xiberoaz kanpoko ardi saldoen jitea, orai arte Xiberoko Botingoako 43 herrietako hazleak baizik ez ziren joaiten ahal, Jacques Barreix Xiberoko sindikateko lehendakaria (200511):

Drive bidez 'Herriko' xahalkia salgai

Behiak bortüalat igaiten diren sasoina da eta xahalen saltzeko nekeziak badütüe Axuria kooperatibakoek « Herriko » xahalkiarentako.

« Herriko » xahalkia euskal herrian hazirik eta ehorik den xahalkia da.

« Drive » gijako bat proposatzen düe saltzeko.

Koli bakotxeko € 1 igorririk dateke erizainer.

Alain Lasserre (200518):

https://axuria.fr/eu/produktu/colis-veau/

Previous Next

OBSALIM metoda edo egiteko maneraz ikastaldi bat eginik izan da kabalen beharren arabera bazken hoberenean orekatzeko !

OBSALIM metodoaren helbürüa da, ikustea kabalen dijestionea ontsa igaiten denez, beren beharren arabera bazkaren egokitzeko.

Hartako kabaleak soegiten dütüe beren osotarzünean : begiak nigarrez ari direnez, kaka-n bihi ondarrik badenez, pisaren kolorea, mütürra gizen denez eta beste.

Simptomoen arabera ikusten da proteina eta energia soberakinak edo eskasiak badirenez.

Ekaitz Mazusta formazaleak dio formakuntza horien helbürüa dela laborariak autonomo izan ditian, hala nola kabalen diagnostika eta bazkaren orekatzea berek egin dezen.

Ekaitz Mazusta eta Bettan Hoqui:

EHko 4 AOPak jüntatzen

Ossau Irati, Ezpeletako piperra, Kintoa urdeak eta Irulegiko ardoa, hots Eüskal Herriko 4 AOP-ek alkarte bat sortü düe indarren batzeko beren ekoizpenen promozionearen egiteko !

Bestalde, ezne ekoizpenaren emendatzeaz eta haren ondorioetaz ari zaikü, besteak beste Jean Michel Barreix-ek:

4 AOP ak lehentze alkarreki agertüko dira martxoaren 23 an Jean Dauger-en Baionan profezionalentako  eta beste egünaldi bat badateke oroer zabalik maiatzaren 3 an Itxasun.

 

Sébastien Üthürriague lehendakari'orde!!

Hiru urteko kargüa hartü dü Sebastein Ütürriague Larraintarrak, FDSEAren beitan.

Departamentüko adarraren lehendakari orde date, eta Eüskal Herrikoaren bürü.

Desafio handienak, PACaren negoziazioetan dütü ikusten. Nahiz Europako legebiltzartegian esküina nausi izan eta nahiz jakin FNSEAko partaideen gehiengoa esküin bozkazale dela, Sebastien Ütürriagek dio, laborantxa ttipiaren defendatzea dela bere helbürüa.

Azkenik, azpimarratü dü, ELB'ekilanko harremanak ez badira beti aisa izan, dozier zonbaitetan ez direla alkarretarik hain hürrün, besteak beste, mendiko laborantxaren errealitatea dela eta.

Xehetarzünak haren eskütik:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan