XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Neskenegünean ardi jaistea ikusgai Ligin, Bortükaren Bestan!

Üda joanik, eta seteme erditsü hontan artzainak eta beren ardi saldoak etxaldeko bideak hartüko dütüe. Hartakoz dagün neskenegünean,setemearen 21an, bortükaren besta eginen da Ligin. Ardi Bürü Beltza alkarteak eta Xiberoko Botingoak egitarau aberats bat proposatüko düe. 10 bat ardi saldorekin, orotara milaka ardi, tzintzarrada eder elibat ezagün dirateke Ligiko karriketan. Animazionetan : Goizan bortü gazna txestatze eta lehiaketa, arrestitan hartzaren sartzeaz den film dokümental bat edo orano apaidü bat proposatürik arratseko 8ak eta erditan. Izen emaitea : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 06 75 88 64 51 Xehetarzünak Bettan Hoquy artzainarekilan :

Idoki etxe merkatüa Urdiñarben

Idoki, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Alkarteak, antolatzen dü etxe markatü bat Urdiñarben setemearen 14an, Patrick Loustau en etxaltean . Egünaren helbürüa da erakustea mozkinak nuntik jiten diren eta laborariak zer lekütan lan egiten düan. 93 etxalte dira idoki-en 17 mozkin esberdinekin, hazkuntza balinbada gehiengoan geroago eta haboro bada baratzeki, fruitü txipi, esneki edo ere senda belhar. Urdiñarbeko Ahetzetxegoihenea etxaltean hitzordüa emanik da, seteme 14an, goizeko 10etarik arrestiriko 2ak arte ; etxe merkatüarekin hasiko da egünaldia etxe ekoizle eta artegintzako eskülan- egileekin, etxaltearen bijita eginen da eta bazkari bat ere izanen da 200 bat jenteentzat etxalteko mozkinekin . Izenak eman behar dira bazkariarentzat, telefona hontarat : Patricq 06 89 85 70 70 edo Nicole 06 19 38 59 65. Patrick Lousteau:

Beroketa klimatikoaren ondorioak agertzen ari dira gure eskualdean ere!!

Larrialdi klimatikoaz bigerren foroa egin da Xiberoan eta 200 bat jenteek parte hartü düe, marka geiak interesa pizten düala. Hautetsi, alkarte eta herritarrak jin dira saldoan. Berroketa klimatikoaren ondorioak badira gure eskualdean ere, hala nula, 1980 urteaz geroz, Iratin urte oroz 2 eta 3 egün galtzen da elhürtean ; 0,2 eta 0,3 ez tenperatüra goratü da Pyréneetan, Bortüetako oihanek sofritzen düe edo ere belhar gaixtoak agertzen ari dira !! Hots, urjentzia hor da eta bakotxak beharko dü indar egin aideala igorten diren gasen ttipitzeko. francis Poineau artzaina


Allande Erreçarret

Martine Bisauta transizio ekolojikoaren ardüradüna
 Gazna Feidarekin Atharratzeko bestak abiatü

zer ezbardintarzün bada gazna indüstrial eta etxekoen artean? etxe mozkinek ez lükieia haboro balio? gazna feidak zer bilakaera üken dü? ta sinpleki nola igan den jakiteko beha Charles Hoki, Jeano Etcheto, Jean Beaudéant eta Johañe Ajia:

Maulen, Agerria etxaltean mahats ondoak lantatü dira!

Mauleko Agerria etxaltean mahats ondoak lantatü dira aste hontan ; denboran xiberoan mahatsa bazen eta emeki emeki kasik desagertü da. Xede hau izanen da hatsarrean, esprabü güne bat ikusteko zoin den lantare hoberena Xiberoko minabesea beresküratzeko. 30 bat pertsonekin, Kolektibo bat muntatü da eta Olivier Pouchoulou, sortzez Uhartirikoa, haitatürik izan da xedearen eramaiteko teknikoki eta jarraikiaren egiteko. Ektarra bat eta erdi lantatü da eta helbürüa da 3 ektarra etarat heltzea. Olivier Pouchoulou

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan