XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Frütak kolorez kanbiatzen!!

Kasik urte osoan frütü saltzen düen saltzaleengana joan gira atzo goizan Maulen.

Kasik urte osoan ari dira : 17 sagar ; 7 pera; kiwi ;7 abrikot ;17 mistika ta nektarine eta 6 aran mota ezbardinekin.

Haatik berotze klimatikoa dela eta frütatzeen epeak, koloreak eta beste kanbiatzen dira.

Ageriko plastikazko poltsak bezala, erosleek beren üsantxak gaintitzen dütügün.

Xehetarzünak Maiana Dupuis saltzalearekin:

Lurraman Xiberotar zonbait baziren ere

Miarritzen iragan den Lürrama feidak arrakasta handia bildü dü ; 3 egünez erakutsi da Eüskal Herrian ekoizten dena eta janari honaz gozatü ahal izan da ! 2 Xiberotarsa kütxatü dütügü erakuts mahainetan, senda belharrekin Amaia Patalagoity Sohütarsa eta erletegietako mozkinekin Marianne Behotegi Urdiñarbetarsa ! Senda belharren lana eta mozkinen aberastarzünak aipatü deizkü Amaia Patalagoiti-k , Amikuzeko lilizain etxaltean lan egiten düalarik. Marianne Behotegi aldiz, Lanbarako Pekoborda etxaltean plantatürik da eta bere senarrarekin 300 bat kobainekin ezti eta beste mozkin zonbait ekoizten dütü. Amaia Patalagoiti :


Marianne Behotegi :
Besta ejerra egin dü ELB-k Altzain

Negüko lanetan hasi beno lehen, Eüskal Laborarien Batarzüna sindikatak laborariak bildü dütü Altzain, egünaldi goxo baten igaraiteko eta ere urteko bildümaren egiteko. 4 dozier nausi eramanik izan dira aurten, hala nola, sor markaren hauteskundeak, etxalte transmizioa edo ere hartzaren doziera ; MSA asürantza kütxaren egiteko manera salatü da ere, etxalte batetan uxera igorri beitü. Orai negüko sasua hasiko da eta sindikatak bere lana jarraikiko dü. Bereziki dagün bedatseko hartzaren dozierraren jarraikitzez. Panpi Ste Marie :

Salmonellegatik kasik 3000 oilo ehoko dütüe eta laborari batek lanbidez kanbiatüko dü.

Garindaineko Goyhenetxea etxalteko 2800 oilo errüleak ehoaraziko dira ostirale goizan ! Hala zer baieztatü deikün Olivier Latchère laborariak. Salmonelle bakteria atzamanik izan da bastimentüan, oiloak eta arraultzeak sano badira ere, oilo güziak ehoarazi behar dütüe. Biolojikoan eramaiten düe hazkuntza dener kasü eginez, bere ustez, kanpoan erosi zerealatik jin ahal leite bakteria. Departamentü hontan eta Landesetan 12 laborari honkirik izan dira eta 7 azken hilabetean, Eüskal Herrian 2 gerren kasüa lizate. Bere emaztea eta langile batekin eramaiten züen hazkuntza, ez dira nahi berriz partitü hazkuntza horrekin, langilea kanporatüko düe . Halerik ere borrokatü nahi dira jakiteko nuntik jiten den bakteria, beren xedea lizate beste norbait instalatzea beren etxaltean. Olivier Latchere :

Ardi ezne interprofezioneak ekoizpena emendatü dü !

1987an sortürik, ardi ezne interprofezionean biltzen dira ezne egileak, ezne kooperatibak eta eznetegiak ; ardi sailaz ikuspegi orrokor bat ükeitea da alkartearen egin beharra. 1318 esne ekarle ziren 2018an eta esnezionea emendatü da kasik %3-ez, gaznaren merkatüak etxekitzen dü eta hola jarraikitzeko xedetan da alkartea. Tresna berri bat plantan ezarririk izan da « OVIPREV » izena düana, helbürüa da horri esker aitzinetik ikustea zonbat ezne eta axuri izanen den merkatüan. Dagün urtean inkesta bat eginen da ikusteko kontsümizaileen üsantxak zoin diren. Beñat Saint Esteben Berria kooperatibako lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan