XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Kooperatibako 17 administrazaileak eta 50 langileak urteko bilan positiboa egiten düe.

Aktibitatea azkarki emendatü da : %6z kooperatibarentako %10ez magasientako. Orotat, 30 milioi euro sartü dira Mendikoako kexetan.

590 000 euroko benefizioarekilan, 300 000 euro berriz partekatürik izan dira laborarier eta arresta baliatürik izanen da xede berrien aitzina eramaiteko.

Laurent Etchebarne mendikoa kooperatibako lehendakaria :

 

Previous Next

Barkoxeko Txapelako kartieleko Petti Galant-en ikustera izan gira Suhit etxaltealat.

Ttipidanik laborantxan laket izanik, düdarik gabe ikasketen ürrentzean bere aitarekin instalatü da.

250 ardi eznadün eta 15 aragizko behi badütüe.

Berritarzüna, biolojikoalako haütüa egin düe aita semeek.

Mauleko kabale ehogiak züzendari berri bat badü

Mauleko kabale ehogiak bürü berri bat ükenen dü !

David Cecalot zalgiztarra izentatürik izan da berriki oraiko züzendariaren demisioneak eman düalakoz.

Hirugerren züzendaria da azken 5 urtetanMauleko ehogiarentako.

Barnekaldeko ehogia bakotxa da Maulekoa eta kargü inportant bat badü kartieleko laborarientako.

Adarra Axuria kooperativak eta Vignasse eta Euralis dütüe klient inportantenak

35 langile badütüe orotarat

Jean Michel Arrayet presidenta eta Pierre urruty administrazione kuntseilükoa:  

Previous Next

Bada 5 zpa 6 urte Popol Boscq Muskildiarrak ürki izerdia biltzen eta edaten düala bedatsea heltü beno lehen.

Ürkia, bere axal leün eta argiaren hidez ezagützen ahal da, eta adarren sorgünean hexa beltzak ezagütgarri dira ere bai.

Bakotxak egiten ahal günüken biltzea da : hortarako xilo egiteko bat eta 6mm ko hodiak baizik ez dira behar.

Eta ürki izerdia botilletan biltzen da 3 asteetako tratamentüaren egiteko. Honek oligo elementüak badütü, eta gibela eta gültzürrünaren xahatzeko aspaldidanik erabilten da.

Popol Boscq :

Previous Next

Laborantxan instalazioneak apaltzen balin badira, gazte zonbait lurrari etxekirik egoiten dira.

Orai arte Elkar lankian ordengaialü baten gibelean egon balin bazen, Ximun Castege barkoxtarra bere herrian plantatü da.

Frütatzeak lantatü dütü : sagartzeak, peatziak eta ahantze zonbait.

Izuran formakuntza bat jarraiki ondotik, 2 hektarrako lur puzka bat atzaman dü etxe kantean. Han abentüan zühainak lantatü dütü. Maider beregana hüllantü da :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan