XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Laborariek beren kerexüa agerrarazi düe Pauen

Laborariak ere kerexü gorrian dira !

Prezioak hantzen ari dira aieiako krisaren gatik, hala nula prezioen hantzea hots spekülazioneak ekarten düana.

Hazkuntzako Laborariek azkarki pakatzen düe prezioen krisa hori, hongailü, GNR gazolarentako ala orano kabalen bazkarentako.

Alta lagüngoa mikorik ere ez düe.

Hartakoz FDSEA eta JA laborantxa sindikatüek Pauerat deitzen düe prefetüran biltzeko egün (ostegüna)

 

Sébastien Uthurriague FDSEAkoa: 

                                                 

Previous Next

40 bat urtez Ardi zentroaren züzendari izan ondotik Calude Soulas erretretalat joanen da!

Bere ebilbidearen baita ardi zentroaren bilana egin ondotik, geroari so jarriko gira:

 

Urdiñarbeko ardi zentroaren biltzar nausia igaran da joan den ostiralean.

Alde oroetarik bada kanbio eta horrek bortxan badüke ondorio hazkuntza ta genetikaren aldetik.

Désiré Loyatho zentroko lehendakaria:

Dagün astean Claude Soulas züzendariarekin azken 40 urteen bilana eta zentroaren berritze eta xedxe berrien berri hartüko dügü...

Previous Next

Urtez eta urtez hainbat osagarri arrenküra ezin sendatüz ari ondotik, elkigia atzaman edo ediren düe zonbaitek.

Kakeria, ektima, mamita, azidosa edo beste.

Arrenküra energia aldetik horra zen.

 

Laborari bat, urtarrilan alkarrizketatüa (anonimo baratü nahi dena):

Carole Segarra, Donapaleuko geobiologoa:

https://carole-segarra.fr/

BLE alkartekoek haatik azken 5 urteetan « Géobiologie en agriculture » libürüa idatzi düan Luc Leroy geobiologari: http://argemaformation.com/instructor/luc-leroy/

edo  GIE Zone Verte alkarteari dei egiten düe: https://www.giezoneverte.com/

kabaleen osagarriari lotürik, bazka, kabaleekilako harremana eta geobiologia aipatzen deizkü:

Véronique Zenoni sendazalea:

 

 

BLE alkarteak jarrikitzen dü laborantxa biologikaren süstengatzen

Biologikoa azkartzen da urtez urte !

BLE biharko lürraren alakartea deitzen den alkarteak urtearen bilan baikorra egin dü haren biltzar nausiaren paradan.

Biologikoan diren laborantxak lagüntü, Formakuntza eta lagüngoaren proposatzeko hor da alkartea

Düala 30 urte abiatürik 300 bat etxalde orotarat biltzen dütü.

Ondoko urteko xedeak aipatü dira ere eta erranik izan da transmizionea barnatü nahi düe

 

Tomas Erguy-rekin urtearen bilana egin dügü: 

ez da batere aisa artzain baten atzamaitera bortükako!

Bortüka seriuskin hüllantzen ari da eta olha zunbait artzain gabe batzen dira !

Ez da hain sinple artzain baten atzamaitera eta begiatzera laborari batentako.

Ofizioak itxüra gogor bat badü, eta sasuzko ofizioa izanki, kanbiatze hanitx bada eta üsüxka artzainez kanbiatü behar da

Horri bürü egiteko, komünikazione lan handiak egiten dütüe laborantxa  alkartek, laborari eta artzainen arteko lotüren aijatzeko

 

Jüje Thiry artzaina:

Bettan Aguer Bagaia laboraria:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan