XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Ez düzüe hüts egin ahal izan, Palestinako Hamas-en beso armatüak ofentsiba bat egin dü Israelen 750 pertsona ehoz eta ehün bat bahitüz.
Arrapostüz Israelek Gazako lürraldealat 1000 bat bomba igorri dütü 580 pertsonaz hilez.
Geroztik atakak ez dira eküratu bi aldetarik eta zibilek düe pakatzen.

Vivi Vissler BDS taldeko kide ohiarekin egoera analisatü dügü :



Bestalde Mauleko herriko etxe aitzinean zen Palestinako bandera elkarazi dü prefetak.
Louis Labadot :

Ele arrazistak izan badira Mauleko herriak zigortüko dü

« Ele arrazista izan direla ondorioztatzen badü inkestak Mauleko herriak zigorrak ezarriko dütü" Hala ze ihardetsi düan Louis Labadot, Mauleko aüzapezak, kontseilü ondotik galtozkatü dügülarik gai hortaz. Igaran igantean Saint Medard en Jales-eko partidan irain arrazistak izan direla salatürik izan beita, inkesta bat zabaltü dü rugbi federazioak.

Kontseilüko aipamenetan, aurtenko aitzinkontü parte harzalearen irabazleak aurkeztü dütüe : Collectif Souletin-ek kanpoan ekitaldien egiteko materialaren erosteko 2700 euroko ükenen dütü.
Tennis alkartek 1200 euro banku zonbaiten erosteko eta Zanko balu alkarteak 11 100 euro materielaren erosteko, günearen sargia segürtatzeko eta kanpoko ostatü baten eraikitzeko.

Mauleko ühaitz bazterrean diren etxe jabentako sos lagüngoa bat ere bozkatürik izan da ondoko 5urtentako, arraberritu nahi badüe, obren %5a pakatzen ahal lüke herriko etxeak.
Hortaz gain, Irabarneko gaztelüari 40 000 euroko atzinatze baten egiteak eztabada sortü dü, Agir ensemble pour Mauleon taldekoak püblikoaren izatearen kontre agertzen beitira, argümentatzez ez dela ontsa funtzionatzen.
Ez adostarzün bat agertü da eskola pribatüeri emaiten düen lagüngoentako ere. Gehiengoak erraiten baldin badü ezin dütüala goratü finantzek ez beitüe üzten, oposizionekoak kontribüzioa goratü nahi lüküe.
Seteme hatsarre hontatik zentra afrikako familia batentako autobus bat ezarri düe plantan Mendialdetik eskolala. Hor bizi diren beste ikasleer ere zabalik dela berretsi du Louis Labadot-k.


Sebastien Challa Agir Ensemble pour Mauleon oposiziokoa :

Previous Next

Setemeraren 24an senatür berriak haütatüko dütüe departamentüko mera eta delegatüek. Max Brisson errepüblikarra, Frédérique Espagnac sozialista eta Denise Saint-Pé zentrista berriz partitzen badira, beste 4 haütagei agertü dira : Marc Gairin eskuinean, François Vérrière eskuin mütürran, Sandra Pereira LFIrentako eta Anne Saouter komunistentako.

Jüstoki azken honen listan Louis Labadot-ren izena ikusgei da ordezkari gisa. Harekin mintzatü gira :

Previous Next

Aspaldiko xedeak aitzina jarraikitzen dü. Prefetak inkesta pübliko bat plantatü dü bideak trabeskatüko dütüan herrietan, hots Bildoze eta Espeize herriko etxeetan.
Funtzionario bat hor date herritarren eta xiberotarren oharrak biltzeko, dener zabalirik beita.
« Les voix du saison » alkarteak salhatü dü egün zonbait lehen, herritarrek ez zütüela orano xedeaz informazione güziak üken.

René Ayphasoro :


Setemeraren 4tik 22ilat hullantzen ahal zide herriko etxetarat edo idazten Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Informazio haboroentako : https://www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr/Actions-de-l-Etat/Amenagement-du-territoire-planification-et-urbanisme-construction/Enquetes-publiques/En-cours/Conseil-Departemental-Projet-d-achevement-de-la-Voie-de-la-Soule-DUP-Parcellaire

 

 

Previous Next

Xiberoko talde feministak mezü bat badü, Mauleko herriko etxeak elki dütüan bere afitxetaz:

 

 

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan