Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Errektoretzak ikerka bat abiatü dü baxoko ahozkoan ez beita frantsesaren nausigoa errespetatü Eüskal Herrian.
Ez da xehetarzünik eman instrukzioneaz, bena ikerka horren ondorioz irakasleengain kundenak izaten ahal lizatekiala jakinazi du errektorretzak.
Igan urtean , ahozko handian , sinetsi ez düen erakasleri esker «dozenaka ikasle» erauntsi ahal izan zuen euskaraz baxoko ahozkoan.
« Ahobizi » tximiko edo txapa batekin ziren euskara hunhartzen zuen erakasleak.
Etxebizitzaren arrenkurari ihardesteko, gehiengo presidentzialeko depütatü batekin lege proposamen bat egin züan urte hatsarrean Iñaki Echaniz gure depütateak. Honek turismoarentako alokatzen diren etxeak haboro kontrolatzera ahaltzen dü. Eta hortaz gain, fiskalitatean ziren abantailak elki nahi dütü. Jabeak haboro pusatzeko urte osoko alokatzeak egiteko.
Asanblada nazionalean eta senatüan igaran baldin bada, comité mixte paritaire delako batetarik igaran behar zen orano bena disoluzionearekin ezeztaturik izan da. Halere ondoko astetan comite hau bilduko da honen aitzinarazteko.
Hortaz gain, lehen ministro berri honen hautaketa salatü dü, ohitaztez hauteskundetan igaran den 4. Alderdikoa dela Michel Barnier.
Iñaki Echaniz depütatüa :
Mauleko herria Zisjordaniako Balata errefüxiatü kanpamentüarekin birazkatürik da.
Hartako hanko berri partekatü deikü Saïd Thouqan Comité populaireko ordezkariak:
2014etik auzapez baldin bazen, apirilan Christian Joncohalsak demisionea pausatü züan. Beste haütetsi batek ere ber gauza egin beitü eta 3. bat zentu ondotik, hauteskundeak berriz antolatu dütüe üda hontan Xarrikota pean.
Pierre Mongaburu lehen axuanta zena bilakatü da ordüan aüzapez eta Benedicte Callabak axuanta kargüa hartü dü. Beste bi haütetsien ordezkariak Manon Rodrigues eta Yann Desvaud 30 urteko gazteak direlarik.
Elektrizitate faktürrek hanitx pisatzen beitü aitzinkontüan, karrikako argiak oro LED-ekilan ordezkatzea dü xedetarik bat. Apezetxearen arraberritzea edo hilherriaren handitzeari ere pentsatzen düe.
Pierre Mongaburu aüzapeza :
10 urtez kontseilüan egon bada, gütün baten bidez Atarraztarrer jakinarazi dü kontseilüa üzten züala. Zentako erraiten deikü Dominique Hastoy-ek
Bestalde Maite Pitrau-ren gana joan gira, ikusteko zer zion:

