Berriak

Parc Naturel Regional-az, diagnostique pastoral delakoaz, edo ere Iratiko ostatuaz ari zaikü Jacques Barreix Xiberoko botingoako bürüa :
Abentü hatsarrean sindikat mixto baten sortzea bozkatü da herri alkargoan PNR parkea kudeatzeko. 4 herriek kuntre bozkatü düe : Santagrazi, Hauze, Liginaga eta Larraine.
Ximun Accocceberri :
1 200 000 euroko inbestizamentüarekin Atharratzeko herriko etxeak, Solhia alojamentü sozial enpresa eta EPFL-ak lan handiak eginen dütüe Daguerre gaztelüan.
7 apartamentü alokaidü merkean eginen dira eta beste 7 muxa ttipiko erosleer züzentürik izanen dira « accession à la propriété » proposatüz.
Bestalde lotizamentü berri bat sortüko da, Elissagaray izenekoa. Hontan 8 lür puzka salgei dira.
Maite Pitrau Atharratzeko mera :
Yannick Fieux EPFL-eko langilea :
Mauleko mera noren edo zeren interesetan ari da???
Louis Labadot aüzapezak erran berri dü Mauleko ospitalea Paue eta Biarnoari lotürik egonen dela hura hor deno;
alta xiberoko "polo"ak diagnostika baten egitea bozkatü berri dü xiberotarren interesen berri hartzeko.
Beñat Elkegaray haren erranetaz harritü da: 231123
Herrietako aüzapezak kargüaldi erditan dütügü, horren kari hainbat herrietara joan gira berri hartzera, bai herriaz baita herri alkargoaz;
Pagola, Peio Etxeber:
ITA edo "Iraultza Txikien Akanpada" düala 6 urte sortü den xede bat da, Eüskal Herri mailakoa.
2 urte oroz antolatürik da lürralde desberdin batetan leküko borrokak aitzinean jarteko, izan etxebizitza, eüskara, feminismoa, ekologia edo beste problematiken üngürüan.
3-5 egüneko egonaldi hori azkentze Araban egin zen eta 2025eko proposamena lüzatzen düe xiberotarrer.
Xehetarzünak Haize Agirre-kilan :
Bilküra batetara deitürik zide abentüaren 1ean ostiralez arresti apaleko 6etan Atharratzeko Prefostan.