XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Neskenegün goizan 90 bat pertsonak bizikletak har eta, Maule eta Ezpeize arteko treinbide ohia hartü düe.
« Les voies du saison » herritar alkarteak, "Sepanso" eta "Bizi !" xiberoa ekolojista alkarteek deitürik, Omize-pea eta Ezpeize arteko 2km bide handiko desbideraketaren egiteko xedearen kontre agertü dira.
Mobilizatü diren herritarrek, bide berriari alternatibak proposatü nahi dütüe, salatzen düe minüta bat beno gütigo baizik ez dela irabaziko.
Beren arabera, laborantxan egarik diren 4 edo 5 hektara lür hon kondenatürik lirateke, 12 familia hunkirik beren jabegoan, horien erdia laborari direnak.

Xehetarzünak René Ayphassorro-rekin:

Previous Next

Frantziako arauen arabera kalkülatürik da sa sos hein hau.
Oranokoan 2 talde dira, bata Bil gaiten bestea Elgarrekin herriarentzat.
Bi taldeek dioienez sos hori xühürki erabiliko düe, eta ez düe sosa oro gastatü gei.

Bil Gaiten taldeko Dorothé Nabarra:


Elgarrekin herriarentzat taldeko, Ximun Accoceberry:
Previous Next

30 bat jente bildü dira XEKK edo Xiberoko Espekulazionearen Kontrako Kolektiboak deitütako ekintzala.
Ozazen bildü dira neskenegünean eta etxe hütsen üngürüa egin düe horien seinalizatzeko kartu zonbaiten bidez. Ozazen berean 15 etxe beno haboro dütüe markatü. "Etxe hüts" hitzan sartzen dütüelarik, bigarren etxe bizitza edo sos egiteko baliatzen diren etxeak ere.
Irabarnen jadanik ber ekintza egin züen, eta horrezgain etxe batetan oren zonbaitetako oküpazione sinbolikoa egin zireian. Horrentako salatze bat pausatürik izan dela entzün düe.
Halere okupazionea ekintza bezala ez zirela baitezpada baztertüko jakinarazi düe kolektibokoek. Üda hontan ekintza zonbait egin gei beitütüe orano.

Uztailaren 4ean gibeltürik da deliberoa Mixel Etxebest eta Mauleko herriko etxearentako

5000 eüro eta urte bat deüje joanarazi ahal gabe !

Michel Etxebest Mauleko auzapez ohia astearte hontan epaitegian igan da Pauen, faltsukeria eta faltsützeaz aküsatürik

SEM Agerria fraidetegi ohiko burua zelarik 2019an, administrazione  kontseilu baten bilduma faltsu bat sortu lükiala dio aküsazioneak. Bilduma hortan 400 000 euroko jesaite baten hartzera hun hartu zen, Agerriako kapitala 536 000 eurotik 900 000 eurotara emendatzez.

 

5000 euroko berbala eta urte bat entrepresa edo joanarazle bezalako kargürik eraman gabe galtegin dü proküradoreak

 


Deliberoa uztailaren 4ean emanik izanen da

Mixel Etxebesten abokatüa:  

Louis Labadot-ren abokatüa:  

 

epaitzearen bildüma: 

 

Erasoen kontrako protokolo bat eraikitzen

40 bat xiberotar antolazale bildü dira igaran ostegünean Barkoxen, Xiberoko feministak deitütako bilküran. Herriko batzordetako kide ala alkarte desbardinak kümit ziren agrezioneen kontrako protokolo baten adosteko. Xiberoan diren bestetan halako gütigo izan ledin.
Lehenik aurkezpen orokor bat egin bada, ondotik taldetan jarri dira protokolo baten eraikuntzaren hasteko.
Berriz biltzeko helbürüa bada ez beita ürrentürik izan eta espero da protokolo oinarri bat oroentako erabilgarri izaten ahal denaren osotzera.

Bildütako lekükotarzünak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan