XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Agerriako akziodünen parte batek letera bat izkibatü düe Louis Labadot-ri. Agerria SEM-aren bilan pausatzea salhatzen düe.

Louis Labadot-k kesü arrapostü emaiten deie. Berriz ere dio : kuntüak orro blokatürik dütüela eta animaleko zorrak badütüela.

Ez dü honhartzen hartü erabakian gibel arra jitea, administrazio kuntseilüan bozkatürik izan beita bilan pausatzea.

Bere argümentüak orro:

lüzea:

llabürra: 

63 akziodünek letera zabal bat igorri düe aüzapezari

Bere zorren gatik, azken aste horietan jakin zen Arraxüxentze jüdizialan zela SEM Agerria. Oraikoan, SEM Agerriako 63 akziodünek gütün bat igorri düe Mauleko herriko etxeari. Letera horrekin esküa lüzatü nahi düe Mauleko merari, üdüritzen beizaie Agerriako xedea orano salbatzen ahal dela. Horrentako 4 urratseko plan bat proposatzen düe. (Letera irakugai heben : https://agirpourmauleon.com/lettre-ouverte-au-maire-de-mauleon/ )

Likidazionea arrisküan da SEM Agerria, eta ez da akziodünen ustez hunargarri, xede pribatü batiri leküa üzten ahal beilüke.

Andre Berrogain izenpetzailetarik bat :

 

 

 

 

Previous Next

 

5Gak ühin berriak sarraraziko dütü gure üngüramenean, eta kolektiboak dion bezala, osagarriarentako eta izadiarentako arriskütsüak izanen dira.

Heen ustez, teknologia berrien sortzeko medioa da 5Ga, gure tresneria güzia konektatürik bilakatzeko eta saltzeen bidez ekonomia arra abiarazteko.

Horrek gure bizimoldeak azkarki kanbiatü dütüala pentsatzen düe.

Nahiz eta hautetsiek legalki indar güti diren 5Gari bürü egiteko, kolektiboari importante üdüritzen zaio herriek beren ikuspüntüa erakustea teknologia berri hortaz. Eta geroz eta herri haboroek desadostarzüna erakustez, pezüa sor lezake.

Kolektiboko lagün zonbait :

http://linkyrikez.eklablog.com/ )

 

Previous Next

Enbata aldizkari politikoak 60 urte ospatzen dütü aurten.

Iparralde hontan bizi dügüna abertzale ikuspüntü batetarik ikusteko parada eskentzen dü honek.

Sortzeaz geroz, kanbio hanitx izan da, zoin??

Kasik, sortzeaz geroz parte hartzen düan Jean Louis Davant:

 

Previous Next

Dagün neskenegün arrestitan, herriko etxeen aitzinean elkarretatzeak antolatürik dira ipar euskal herri osoan.

Konfinamentüa dela eta, beharrezkoa üdüritzen zaie herritar zonbaiter multzo ttipika alkartzea memento hontako egoera aipatzeko eta zer egiten ahal den ikusteko.

Gobernamentüak hartütako neurriak ekonomiaren babesteko eginik direla pentsatzen düe eta üngürüko jentearekin alkartzez, segürtantxa neurriak eta osagarri sistema arra pentsatzea da helbürüa, gure askatarzüner honki gabe.

Güneka biltzea lehen ürrats bezala proposatürik da, biharko bidea alkarrekin haütatzeko.

Hitzordüa kantüko herriko etxean emanik da, neskenegünean, arrestiriiko 5 orenetan !

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan