Berriak

2 urtez bildü dira eta ados sarri herri desberdinetarik horra ziren gazteak. Herriko bestetan igaiten ahal diren bortizkeriak saihestü nahian, badü bi urte hasi zirela biltzen gazte zonbait.
Egiaren erraiteko lekü zonbaitetan eginik izan baldin bada, Bekaturos, Tulalaika edo ere Barkoxeko bestetan, lehentze da besta batzorde desbardinen artean bat adostü dela.
Hontan eraso forma desbardinen arabera ze nolako arrapostüak eman behar düen adostürik izan da. Antolazaleak nahiz eta ez diren giro txarraren sorzaleak, hen ardura da besten giroa : Agitzen diren eraso, hitz eta keinü itsusien aitzinean bada zer erran. Inhuek, nihune eta sekülan ez beitü errespetü mentsik merexi eta erasoa bürütü düen hori ez bagira ere, bertan girenen ardüra da jokabide horiek eküatü eta ez batere honartzea. Egiteko manera horiek ez eküatzeak, hori honartzeak ekarten beitü bere baitan.
Protokoloan 3 eraso maila desbardin agertzen dira eta bakotxentako arrapostü desbardinak proposatzen dütü.
Honen plantan ezarteko material aminibat eginik izan da, lepoko, afitxak bezala. Iganarazi gei dena herriz herri.
Xehetarzünak Hokiko komiteko Maia Recondo eta Ihintza Casamajou ekilan :
Plataformen biderkatzeak piratajea arrajinarazten dü.
2000. hamarkadan hasi bazen piratajea müsikarekin, Peer to Peer bezalako logizielekin geroztik hanitx kanbiatü da eta urte zonbaitez ere kasik desagertü da behatzeko plataforma legal zonbait sortü izan direnetik.
Aldiz azken urtetan film eta serien ikusteko eskaintzaren biderketarekin, geroago eta gaitzago da kontsumitzaileentako haütüen egitera eta kario orotarik so egin nahi bada.
Horrentako piratatürik diren telebistak moda sartü da. Orai ukeiten ahal beita abonamentürik pakatü gabe mündü güziko plataforma eta telebistak oro.
Izan kirola ala zinemaren ikusteko, musa hanitx lagüntzen düan alternatiba bat da bena ilegala baratzen dena. Kontsumitzaileek 500 eta 100 000 euro arteko isün bat arriskatzen düe (nahiz eta Frantzian ez den sekülan halakorik agitü momentüko). Italian lehentze 2283 pertsonek isün bat errezebitu düe maiatzan, 154 eurokoa.
Aldiz ondoko astetan hau kanbiatzen ahal lizate. Senatuan lege bat aipatü beitüe martxoan, IPTV ilegalen promozione egileek 15 000 euroko isün bat arriskatzen ahalko düela.
Xehetarzünak bildü dütügü holako IPTV ( Internet Procotol TeleVision) baten erabilzalearekin, anonimizatürik :
Kasik 200 pertsonek ihardetsi due LAB, FSU, CGT eta Solidaires sindikatek, bai eta hainbat kolektiboek egin zuen deiari.
Esküin mütürraren goratzearekin, eta ekonomia gerlarentako prestatzen beita, ezinbestekoa da hen ustez batürik agertzea. Azken urtetan LABekoek CGTkoer proposatzen bazüen alkarrekin manifestatzea, orai arte ez zen egin. Eta aurten CGTkoek düe proposatü eta biak ados baratü dira.
Denbora ederrarekin, banderola, kantore eta aldarrikapen andana bat entzün dira Mauleko karriketan.
Jakin beste manifestazione izanen da berehala maiatzaren 13an funtzio püblikoa grebala deitürik beita eta hortan parte hartzea deitzen düe sindikatek.
Iulen Guiresse han günüan lekükotarzünen biltzeko :
Maiatzaren 17 hontan Atharratzeko plazan den Etxahun gela eta bere eraikin osoaren geroaz bilküra publiko bat antolatzen du herriko etxeak, egongia kulturgune bilakarazteko bidean.
Kumita herritar eta alkarte oroer luzaturik da arratseko 7tan Etxahun gelan berean. Pantxika Maitiak eramanen du junta eta jateko eta edatekoa bermaturik dirate.
Mattin Arhantzet hautetsia:
Ipar Eüskal Herriko alkarte eta sindikatak biltzen zütüan plataforma zen Batera. 2000 hamarkadan 4 aldarrikapenen nausi bazütüan : Euskararen ofizialtarzüna, Eüskal unibertsitate bat, Eüskal departamentü bat eta Euskal Herriko laborantxa kanbera ofizial bat.
Helbürü zonbait kausitü badira, beste zonbaitetan orano lana bada : Departamentüaren partez Eüskal Hirigune alkargoa sortürik izan da. Horrekilan, lehentze izan da Frantzian Ipar Eüskal Herria egitüra jüridiko bakar batetan da. Laborantxa kanbera ofizialik ez bada sortü, alkarte batek dü lan hau eramaiten Ainizen 2005etik.
2017tik Eüskal hirigune alkargoa sortü baldin bada, lehen bilan baten egiteko bildü nahi da Batera eta funtsezko lege berri bat nahi düe, helbürü berri batentako.
Egünko egitüra juridikoaren mügak ikustez, nahi lüküe Lyon Metropoloa bezalako bat sortü Ipar Eüskal Herriarentako. Alkargoak departamentüaren botereak bil ditüan.
Frantxoa Camus eta Francis Poineau Baterako kideak :
Maiatzaren 2an 8ak 30tan Iratiko gelan Mauleko zerbütxügünean bilküra pübliko bat badate.
Maiatzaren 10an Ezpeletan izanen delarik bateraren sortze ofiziala. Gütün edo funtsezko lege berri baten sortzerarekin.
