XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Xiberoko talde feministak mezü bat badü, Mauleko herriko etxeak elki dütüan bere afitxetaz:

 

 

 

 

Eüskal herria 2040 egitasmoa hasten da

Iparraldeko haütetsi eta gizarte zibila biltzen düan alkarte hortan, geroarentako politikak dütü aztertzen eta proposatzen hautetsier.
Iparralde 2010 eta 2020 planak eraman ondotik, setemetik goiti hasiko dira eüskal herria 2040 presatzen eta horrentako jenteen parte hartzera galtegiten düe.
Garapen kontseilüan norbanakoez gain, alkarteekin ere sartzen ahal da eta nahi dütüe ahal bezain jente haboxienek barnen parte har dezen.
Xehetarzünak ipar Eüskal Herriko garapen kontseilüko) presidentarekin, Paxkal Indo :

Euskal hirigüne Alkargoa harmonizazionez egarri da..

Euskal hirigüne Alkargoa harmonizazionez egarri da..

Huraren prezioa da nausiki eztabadatürik izan euskal hirigüne alkargoan neskenegünean.

Prezioen harmonizazione eta heineko prezioaren Goratze bat bozkatürik izan da

Denek ala kasik hunhartü badü prezioen harmonizazione bat behar zela, laborarientako eta herri ttipi zunbaitetan izanen diren goratzeak  aipatürik izan dira.

Alkargoak laborariak, indüstrialak, herriak eta herritarrak lagüntüko dütüala hur gastatzen apürtzeko segürtatü dü

Alain Iriart hiriburuko mera eta bil gaiten taldekoa: 

Emmanuel Alzuri,Euskal alkargoan huraz axolatzen den haütetxea: 

Peio Etchelecou, elgarrekin herritarrentzat taldeko bürüa: 

Ximun Accoceberry, Larrañeko haütetxea: 

 

 

 

Iñaki Echaniz depütatüaren lehen urteko bilana

Urte bat depütatü dela Iñaki Echaniz eta baliatü gira lehen bilan baten egiteko.
Asanblada nazionealean bortükaren presidentordea izanki, hazkuntza eta laborantxa geiak tratatü dütü. Oposizionean izanki NUPES alderdian, bere ustez beste gei hanitxetan bezala, gobernüak ez dütü jenten beharreri kasü egite ez eta sektoreko aktürrer.
Ondoko erronkak, hur mentsa eta otsoaren jitearen blokatzea da bere ustez, bai eta lege berri bat idazten dü gobernüak, laborantxaren programazione eta orientazionearen finkatzeko.
PAC lagungoak ere kanbiatü nahi lütüke.

Previous Next

Etxe indibidüalak 2000 m2 ko zelai batetan eraikitzera fini da !
PLUI edo Plan Local d’Ubanisme Intercommunal 10 urtentako güne eraikigarriak haütatzeko eginik dira. Horiek dütü definitzen ze oihan puska, ze laborarntxa lür, aktibitate ekonomiko edo bizigien eraikitzeko erabilten ahal diren.
2 urte jadanik ari direla diagnostika egiten :  xiberoan geroago eta jente gütiago badira, laborantxa ere ttipitzen da. 400 etxe huts badira…
Diagnostika egin ondotik helbürüak adostü dütüe haütetsiek, herri bakotxari garatzeko paradaren üztera, eta 1000 biztanle irabaztera ondoko hamarkadan.
Legeak norabideak emaiten dütü, hala nola 50 hektara baizik ez dirate kontsumitzen ahal xiberoan. Eta etxebizitzak ez dirate haboro isolatürik eraikitzen ahalko bena bai beste bizigien kantüan.
Lehen bilkura pübliko bat eginik izan da asteartean Gotainen, eta beste bat bada arrats hontan Altzain 7etarik goiti.
Ekarpenak egiten ahalko dirate hor, eta bestenaz interneten bidez dokumentü güziak ikusten ahal dira bai eta ekarpenak egiten. https://www.plui-soulexiberoa.communaute-paysbasque.fr/
Jean Peille Iriart Xiberoko poloko ordezkaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan