Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Mula Nazrudinen ipuinak 2011 2012
Emankizüna



Neskenegünean (azaroaren 7) Gamere-Zihigako kontseilüak eta haurren aitetamek bertan behera ützi düe orai artino eskolan eraman borroka. Alde batetik, beren süstengazale izan den Jean Lassalle haütetsiak erran deie ministeritzaren partetik eskola zerratzearen deliberoa behin betikoa zela (funtsean lehenago bezala). Bestalde, Herriko kontseilüa egün zonbait lehenago bildü zen eta aitetamak ere bai ; üdüri lüke ez züala mündü orok borroka bürüalat eraman nahi. Neskenegüneko bilküran eztabaida amiñi bat ere izan da, kontseilüak ez düalakoan behar bezala aitzina eraman eskolaren aldeko borroka. Dena den, azkenean haurrak Atharratzerat eramanen dütüe. Azken erabaki horren argitzeko, hiru alkarrizketa proposatzen deitziegü heben.

Xiberoko Sindikatak, Irati gaineko batzarri güneak küdeatzen dütüan egitürak, gaüzak hobetü nahi dütü. Hatsarrean inkesta bat eginarazi züen, beharren ikertzeko. Horren emaitzak ezagütü ondoan, azken bilküran, xede zonbaiten berri eman deiküe. Orai artino 55 000 gaü eskeintzen badütüe, epe lüzeko helbürüa 65 000 gaüetara heltzea da.
André Darraidouren (Ezpeletako aüzapez ohia) segida Christine Bessonartek (Senpereko aüzapeza) hartüko dü Ipar Eüskal Herriko aüzapezen biltzarran. Iragan neskenegünean biltzarrak bere biltzar nagusia egin dü Sohütan. Lehentze da emazte bat izanen biltzarraren bürü. Bestalde administrazio kontseilü berrian, orotara 11 lapurtar badira eta beste hainbeste xiberotar eta baxenafartarrak. Erran dezagün ere Christine Bessonarten lagüntzeko, lehendakari-orde gisa Mauleko aüzapeza izendatürik izan dela. Bere erranetan, inportanta da xiberotar bat izan dadin aüzapezen biltzarran.
Postaren pribatizazio xedearen kontrako kolektiboak Xiberoan ere herri kontsülta antolatü züan. 2100 xiberotarrek bozkatü düe Mauleko eta Atharratzeko posta bülegoen aitzinean eta Mauleko merkatüan. Horietarik 2088 bozkazalek, hots %99.4ak pribatizazio xedearen kontre bozkatü dü. 1568 bozkazale izan dira Maulen eta 532 Atharratzen.
Aitzinetik aipatü geneizüen, igantean Gamere-Zihigako eskolaren süstengüz egünaldi berezia antolatürik zatekeala. Han izan gira, eta argazkian ikusten ahal düzüen bezala, jente multzo ejerra bildü da. Beste behin ere, üngürüko herrietako haütetsiak, kontseilari orokor eta beste politikariak Gamere-Zihigan ziren eskola zabalik egon dadin galtegiteko. Bena aldi hontan, irakaskuntzako sindikata zonbait (SNUIpp-FSU, LAB, SE-UNSA...) eta beste eskoletako aitetamak ere hor ziren. 

