Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2020 KOBLA-Bertso kronikak:
Emankizüna



Iragan ostiralean (martxoaren 19) Sohütako aüzapez berria izendatü dü kontseilüak : 11 botzekin eta oposizioko 4 hautetsien abstentzioarekin, Christelle Mange da aüzapez izanen. Aüzapez ohia, Laurent Etxeto zentü ondoan, eskualdeko haüteskundeen lehen ützülian kontseilari berri bat izendatürik izan zen. Bi haütagei izan ziren ordüan, eta Laurent Lahirigoien züen herritar haboroenek haütatü. Hortarik landa erran bezala, kontseilüak aüzapeza haütatü behar züan.
Eskualdeko haüteskundeetako bigerren ützüliko Xiberoko emaitzak ondokoak dira :
"Eüskal lürralde alkargo baten alde zireia ?" galtoari ihardestea galtatzen züan Baterak igante hontan. Xiberoan, orotara, 14916 izen baziren zerrendetan, eta horietarik 5073 joan dira bozkatzera (%33,94). Bai ihardetsi düenak 3231 ziren (%66,77) eta ez erran düenak 1608 ziren (%33,23). Azkenik, erran dezagün 234 botz balio gabekoak zirela.
Iragan asteko Xiberoko herri alkargoaren biltzarrean, urteko sos lagüntzak bozkatü dütüe. Hortaz gain, delibero zonbait ere hartürik izan dira : Larraineko bilküran hala galteginik, hartza Pirineoetan berriz ezartearen kontre agertü dira herri alkargoan ere bai. EITBko langileak, Eüskal Irratietan aipatü dügün bezala, Baionan düen egoitzatik eta beren lanpostüetarik kanporatürik izateaz mehatxatürik beitira, horien süstengü petizionea ere izenpetü düe xiberotar haütetsiek. Bestalde ere, aipatürik izan da Bildoze eta Gotaineko indüstria güneentako xede ezberdinen aztertzen ari direla, eta jakin horrekin lotürik, Bildozeko günearen estrena asteazken hontan eginen dela (martxoaren 17) arrestiriko 6.30tan.

