XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Eüskal Herria Bai bozkapaperaEskualdeko haüteskundeak hüilantzen ari dira. Eüskal Herria Bai zerrendaren aurkeztea deiziegu oraikoan proposatzen. Abertzaleen koalizio hontan biltzen dira Abertzaleen Batasuna eta Batasuna alderdiak, eta bozka paperak ez dirateke herriko etxeetan.
Protesta botza dü proposatzen EH Baik, frantses lürralde erreforma xedea aipatzez bereziki. Haüteskunde hauetarik landa orano ez da jakinik zer bilakatüko den eskualdea, bere ahalmenak edo eskualdeko haütetsien haütatzeko manera ez beita argitürik. Hortaz gain, abiadüra handiko trenbide xedea edo Eüskal Herriko Laborantxa Ganbararen kontrako auzia ere aipatzen dütüe. Protesta botza aldarrikapen batekin hobeki entelegatzen ahal da : Eüskal Herria Baik galtatzen dü erabakitzeko züzena Eüskal Herrian izan dadin.
Entzün Peio Etxeberri-Aintziart, EH Baiko botzeramailea :


Erran bezala Eüskal Herria Bairen bozkapapera ez dateke herriko etxeetan, bena heben klikatzez imprimatzen ahal düzüe.

Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard LougarotBatera plataformak iragan astelehenean (martxoaren 8) eztabaida bat antolatü züan Mauleko zinema gelan. 80 bat jenteen aitzinean, frantses lürralde erreforma xedea eta eüskal lürralde administratibo baten sortzea ziren aipagei nagusiak. Mahainan jarririk ziren Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard Lougarot. Irratian lauen erranak hedatü badütügü ere, heben Bernard Lougaroten iritzia baizik ez dügü entzünarazten, bi gaüzengatik ; batetik, Gotaine-Irabarneko aüzapezaren iritzia ez zen orai artino entzün Xiberoko Botzean (eüskal lürralde administratibo baten kontre agertü da), eta bestalde, eüskaldünak frantsesez ariaraztea ez zaigü bidezkoa üdüri, bereziki eüskararen ofizialtarzüna aldarrikatzen düan plataformarenganik (Mirande, Etxebest eta Iriart frantsesez mintzatü ziren).
Entzün Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapeza, eüskal lürralde administratibo baten sortzeaz :


Eztabaida osoa entzüngei (frantsesez beraz) ostegünean gaüko 9etan.

Mauleko kontseilüa, iragan ostiralean.Mauleko herriko etxearen azken kontseilüa iragan ostiralean izan zen. Urte hatsarreko aitzin-kontüak bozkatü zütüen, eta aipagarriena da sos ezarten jarraikitzea deliberatü züela. Horrekin batean, legarren goratzea ere jinen da, % 1.5ekoa xüxen izateko. Sos ezarte horiek bideetan ikusiko dira berriz ere, eta beste lan xedeetaz gain, kirol zelaietan ; rügbiak aldagela (vestiaire) berriak badütüke, eta futbol ala zankobaluak egoitza berria. Erreka bazterreko lanekin ere jarraikiko dü herriak, üholdeen saihesteko.
Entzün Mixel Etxebest :


Nahi badüzüe kontseilüko bildüma xehetarzünekin ikusi (frantsesez da, üken dügün bezala) klika heben (word) edo heben (rtf).

Jacques Sarraillet, Léonie Agergarai, Gilen Iriart eta Argitxu Camus."Eüskal lürralde alkargo baten sortzearen alte zireia ?" Hala dio Batera plataformak martxoaren 14an antolatü herri kontsültan pausatüko düan galtoak. Horra zoin herrietan izanen den parte hartzeko parada :
Pettarran :
Altzürükü, Barkoxe, Berrogaine-Larüntze, Sohüta, Ezpeize-Ündüreine, Eskiula, Gotaine-Irabarne, Idauze-Mendi, Maule, Mitikile, Muskildi, Urdiñarbe eta Bildoze-Onizepea.
Basabürüan :
Aloze-Ziboze-Onizegaine, Gamere-Zihiga, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Liginaga-Astüe, Larraine, Ligi-Atherei, Lexantzü-Zunharra, Ozaze-Zühara, Zalgize-Donaztebe eta Atharratze.
Mahainüngürü bat ere antolatürik da dagün astelehenean (martxoaren 8) gaüko 9etan Mauleko zinema gelan. Elestatüko dira Mixel Etxebest, Jean-Peille Iriart, Bernard Lougarot eta Pepela Mirande.
Entzün Xan :


Xehetarzün haboro heben klikatzez.

Alderdi sozialistaren xiberotar ordezkariakEskualdeetako haüteskundeen kanpainarekin jarraikitzen dügü alderdi sozialistarekin aldi hontan. Alain Rousset Akitaniako eskualdeko lehendakari izan da 2004az geroztik, eta berriz ere zerrendabürü gisa aurkezten da. Sozialisten kanpainaren ardatz nagusia sei urteetan eskualdean egin lanaren bilana izanen da beraz. Xiberoko ordezkaritzak, aste hontan egin aurkezpenean, Akitaniak xiberotarrer eman sos lagüntzen zerrenda egin dü. Azken hilabeteetan, lagüntza horien emaitean lanaren lehentarzüna kontüan hartü düela ere gehitü düe.
Bestalde, abiadüra handiko trenbide xede berriaz ere beren iritzia eman düe sozialistek, beste haütagei güziek bezala funtsean. Diotenaz, xedea beharrezkoa da, bena egiteko manera hoberena ikertü behar lizate ahalik eta ondoramen gütienik izan dadin Lapurdiko kostaldean.
Entzün Jacques Herrera, Xiberoko sozialisten ordezkaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan