XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

"Eüskal lürralde alkargo baten alde zireia ?" galtoari ihardestea galtatzen züan Baterak igante hontan. Xiberoan, orotara, 14916 izen baziren zerrendetan, eta horietarik 5073 joan dira bozkatzera (%33,94). Bai ihardetsi düenak 3231 ziren (%66,77) eta ez erran düenak 1608 ziren (%33,23). Azkenik, erran dezagün 234 botz balio gabekoak zirela.
Herriz herriko emaitzak ikusi nahi badütützüe, klika heben.

Entzün Léonie Agergarai, Baterako kidea :

Eskualdeko haüteskundeetan, Xibero osoan sozialisten zerrenda da nagusitü. Alain Rousset zerrendabürüak (PS) botzen % 31,48 kausitü dü. Gibeletik horra da Force Aquitaine Jean Lassalle Modemeko zerrendabürüarekin, botzen % 27,91rekin. Hirugerren da UMPko zerrenda Xavier Darcosen haütagaützarekin, botzen %15,69 kausitü beitü. Parte hartzea %55,63koa izan da.
Horra beste zerrenden emaitzak Xibero osoarentako :
Europe Ecologie : %5,40
Front National : %2,94
Front de Gauche : %8,96
Alliance Ecologiste : %1
Lutte Ouvrière : %0,65
Euskadi Europan (EAJ-PNB) : %3,16
EH Bai : %1,13 (herri hanitxetan ez dira beren botzak kontatürik izan, xurietan sartzen beitira).
NPA : %2,81
Xiberoko Emaitza güziak heben klikatzez.

Ihardokitzeak :
Force Aquitaine, Mixel Arrantzet :


Europe Ecologie, Alice Leiziagezahar :

Alderdi Sozialista, Jacques Herrera :

Front de Gauche, Louis Labadot :

NPA, Pedro Carrasquedo :

UMP, Olivier Carrasco :

Euskal Herria Bai, Xabi Larralde :

Eta Sohütako kontseilari berriaren izendatzeaz, horra TTKk bildü soinüa :

Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard LougarotBatera plataformak iragan astelehenean (martxoaren 8) eztabaida bat antolatü züan Mauleko zinema gelan. 80 bat jenteen aitzinean, frantses lürralde erreforma xedea eta eüskal lürralde administratibo baten sortzea ziren aipagei nagusiak. Mahainan jarririk ziren Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard Lougarot. Irratian lauen erranak hedatü badütügü ere, heben Bernard Lougaroten iritzia baizik ez dügü entzünarazten, bi gaüzengatik ; batetik, Gotaine-Irabarneko aüzapezaren iritzia ez zen orai artino entzün Xiberoko Botzean (eüskal lürralde administratibo baten kontre agertü da), eta bestalde, eüskaldünak frantsesez ariaraztea ez zaigü bidezkoa üdüri, bereziki eüskararen ofizialtarzüna aldarrikatzen düan plataformarenganik (Mirande, Etxebest eta Iriart frantsesez mintzatü ziren).
Entzün Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapeza, eüskal lürralde administratibo baten sortzeaz :


Eztabaida osoa entzüngei (frantsesez beraz) ostegünean gaüko 9etan.

Eüskal Herria Bai bozkapaperaEskualdeko haüteskundeak hüilantzen ari dira. Eüskal Herria Bai zerrendaren aurkeztea deiziegu oraikoan proposatzen. Abertzaleen koalizio hontan biltzen dira Abertzaleen Batasuna eta Batasuna alderdiak, eta bozka paperak ez dirateke herriko etxeetan.
Protesta botza dü proposatzen EH Baik, frantses lürralde erreforma xedea aipatzez bereziki. Haüteskunde hauetarik landa orano ez da jakinik zer bilakatüko den eskualdea, bere ahalmenak edo eskualdeko haütetsien haütatzeko manera ez beita argitürik. Hortaz gain, abiadüra handiko trenbide xedea edo Eüskal Herriko Laborantxa Ganbararen kontrako auzia ere aipatzen dütüe. Protesta botza aldarrikapen batekin hobeki entelegatzen ahal da : Eüskal Herria Baik galtatzen dü erabakitzeko züzena Eüskal Herrian izan dadin.
Entzün Peio Etxeberri-Aintziart, EH Baiko botzeramailea :


Erran bezala Eüskal Herria Bairen bozkapapera ez dateke herriko etxeetan, bena heben klikatzez imprimatzen ahal düzüe.

Jacques Sarraillet, Léonie Agergarai, Gilen Iriart eta Argitxu Camus."Eüskal lürralde alkargo baten sortzearen alte zireia ?" Hala dio Batera plataformak martxoaren 14an antolatü herri kontsültan pausatüko düan galtoak. Horra zoin herrietan izanen den parte hartzeko parada :
Pettarran :
Altzürükü, Barkoxe, Berrogaine-Larüntze, Sohüta, Ezpeize-Ündüreine, Eskiula, Gotaine-Irabarne, Idauze-Mendi, Maule, Mitikile, Muskildi, Urdiñarbe eta Bildoze-Onizepea.
Basabürüan :
Aloze-Ziboze-Onizegaine, Gamere-Zihiga, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Liginaga-Astüe, Larraine, Ligi-Atherei, Lexantzü-Zunharra, Ozaze-Zühara, Zalgize-Donaztebe eta Atharratze.
Mahainüngürü bat ere antolatürik da dagün astelehenean (martxoaren 8) gaüko 9etan Mauleko zinema gelan. Elestatüko dira Mixel Etxebest, Jean-Peille Iriart, Bernard Lougarot eta Pepela Mirande.
Entzün Xan :


Xehetarzün haboro heben klikatzez.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan