Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna



Lanaren Besta ospatüko da üsatü bezala maiatz lehenean, hots igante hontan. Maulen bi algarretaratzeak antolatürik dira. Departamentü mailan antolatürik den bezala CFDT, CGT, FSU, UNSA, eta Solidaires sindikatek deitzen düena goizanko 10.30etan zerbütxü günean iraganen da. Haatik erran behar da Maulen, Solidaires sindikatak, LAB - Solidaires ELB - Oldartu - Barnekalde-NPA eta Segik antolatzen düen algarretaratzean parte hartüko düala, goizanko 11etan Mauleko kürütxe xurian. Gerla inperialistei Ez ! Klase Borrokari Bai ! lema haütatü düe aurten. Ondotik, Mauleko karriken üngürüa eginen düe eta egüerditan Zinka ostatüan züntzür bustitzea eta bazkariarekin besta giroan ürrentüko düe egünaldia.
Üsatü bezala eztabadarik sortü gabe bozkatürik izan da Xiberoa Herri Alkargoaren 2011ko aitzinkontüa. 7 milliu 130 mila eurok ibilmoldearentako eta 4 milliu 900 mila eurok inbeztizamentüan, orotarat aitzinkontüa 11 milliu 700 mila eurotara iragaiten da. Emendatzea pizinaren xedeak eragiten dü. Legarrak aldiz ez dira kasik kanbiatzen. Ondarkinenak % 13,5etan baratzen da bereixtea ontsa eginik beita. Legar profezionalaren ordez sortü den CFE edo "Contribution Foncière des Entreprises“ delakoaren zerga % 25,71ean finkatürik izan da. Legar hori gei saihetseko beste zonbait gehitüz leheneko ber sos sartzeetara heltzen da 
Xibero-Gainea politikako ohizko erroetara ützültzen da ! Hemeretzü urtez esküinean egon ondoan, eskerreala iragan da Atarratzeko kantonamentüa. Arnaud Villeneneuve kontseilü orokor berria, Jean-Pelle Iriart Force 64 eko haütageiari nausitü zaio 198 botzen liferentziarekin. Lehen ützületik landa, uste bazen afera tiran izanen zela 34 botzen arteko liferentzia beitzen bien artean eta uste bazen Jean-Pelle Iriartek botz erreserba haboro bazüala, ez da batere hola agitü. Aldi hontan, parte hartze azkarragoa izan da % 74.39 ekin, iragan aldean 69.52 zelarik eta botz xuriak emendatü dira ere. Bigerren ützüli hontan Arnaud Villeneuve 11 herrietan nausitzen da eta bereziki herri handietan Atarratze, Santa-Grazi eta Larraine bezala. Jean-Pelle Iriart aldiz, 5 herrietan baizik ez da nausitzen. Bere ustez, haüteskunde horietan bozkazalek kanbiamena nahi üken düe galtegin Frantzia osoan bezala.


