XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Departamentüko Mendi Eskualdeko Haütetsien Elkartea bildü da barantailaren 12an Landako Herriko-Etxean. Helbürüa, nola bürü egin, estadoaren desagertü diren hartzen ordezkatze xedeari, ordezkatze hori, bedatse hontan berean egin geia delarik. Estadoaren erranetan, ez leite hartzik saldoan sarreraz, baizik eta, desagertü denaren ordezkoak berriz ezar. Bildürik ziren haütetsiak, mesfide agertü dira erran honen aitzinean. Bilkürala nahi beno haütetsi gütiago agertü dira, Jean Lassalle lehendakaria berak zeionaz. Halere, bilküran zirenak, denak hartzaren bersartzearen kontre agertü dira, nahiz zeioen, hartzaz besterik badela errealitate honen gibelean, leküko agintarien podere batez desjabetzea Estadoaren honealako. Hartzari ez erraitea ez zela aski erranik izan da. Estadoaren nahikeriari behar zela kontre oldartü, proposamen eraikizaleak eginez. Ideia hori bürüan, Mendiko Haütetsien üngürüan hainbat egitürek egin txostenak bildüz eta hurtüz, bat egitera eta ber zentzüala lan egitea da agertü den xedea, nahiz denek ez düen sinesten alkartarzün hortan.

Entzün Sébastien Üthürriague Larraineko aüzapeza :

Sarrikotapeko Herriko Etxeak pausatü züan galtoa ez dü honartü errefereetako Epaileak. Audela, Bil ta Garbi sindikatari 1 000 euroren emaitea kondenatürik izan da. Eüskal-Herri barnekaldeko ondarkinen tratatzeko eta lürperatzeko xedea, Denen Probetsüko dela zeion Prefektüraren ordenantzaren haustea, galdegin züan Herriko-Etxeak. Delibero honekin Auzitegi Administratiboak xedea Denen Probetsüko dela baieztatzen dü.

Entzün Patrick Hourcade Sarrikotapeko zinegotsia :

Hartz berri baten sartzearen kontre, 6800 petizione ekarri dütüe ostiral eguerdi hontan Paueko prefekturala, Pirene güzietako FNSEA laborari sindikatako ordezkariek, lau departamendüetako laborantza ganberetako lehendakariek, elkarte ezbardinetako lehendakariek eta Jean Lassalle depütatüak.
Delegazionea oren erdi batez errezibitürik izan da, prefektüraren aintzinean 300 bat artzain-laborari gelditü direlarik. Jean Michel Anxolabeherek erran deikünaz, egin eta ekarri dütüen oharrak, prefetak eginen düan txostenean gehitüko dira. Gehitü dü ere, Frantses gobernüaren deliberoa ez bada nahi düen zentzüan joaiten, beste ekintza zonbait antolatüko dütüela ondoko hilabeteetan eta mobilizatürik egonen direla.

Entzün Jean Michel Anxolabehere, departamentüko Laborantza Ganbarako lehendakaria :



Entzün Julien Lassale :


Entzün Larraineko artzain gazte bat :


Xiberoko Herri Alkargoaren azken bilküran, 2011ko büdjeta eta garapen ekonomikoa izan dira aipagei nausiak. 6 milu euro, funkzionamentüarentako, miliu bat eta 400 mila euro inbeztizamentüarentako ! Hona zenbaki nausiak zoin diren. Funkzionamentüan, Atarratze eta Mauleko haurzaintegietan kontüa emendatzen da ikusiz haurzionea ; aldiz ondarkinetan lehentze bardintzen da, honek erakasten dü jenteek ontsa egiten düela ondarkinen bereixtea. Inbeztizamentü sailan, Mauleko pizinaren berritzea izanen da xede nausia, 5 miliu euro ezarriko beita. Bestalde, ekonomiaren indartzeko, Herri Alkargoak, ofiziale eta indüstria güneak nahi dütü plantan ezarri, hortarako ZAD (zone d’aménagement différée) izena düan eremüak saihestü nahi dütü. Ondotik, Alkargoak legez, lehentarzüna lüke lürren erosteko laborarier. Xiberoan lau eremü begistatü dütü alkargoak, haboroxenak Maulen ondoan. Laborari eta herriekin konzertazioan eraman nahi da xedea, laboraria ez dadin lurrik gabe egon, trükaketa bat proposatüko da.

Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri Alkargoako haütetsia :


Entzün Hervé Lanouguerre Herri Alkargoako kidea :

Baseri mündüan, zerbütxü püblikoen begiratzeko, Jean-Pelle Iriartek bere proposamenak ezagütarazi dütü astearte goizan Atarratzen. Jean-Pelle Iriartek, departamentü mailan Force 64 taldeak egiten dütüan proposamenekin bat egiten dü. Zerbütxü püblikoen etxekitzearen üngürüko eztabada, Kontseilü Orokorreala ekartea proposatzen dü, hitzarmen baten sortzeko. Hitzarmen honek, zerbütxü püblikoen eskentzaren kanbiatzeko, leküko haütetsüekin konzertazioan egin beharko dela erran dezake. Herritarrer zor zaien zerbütxü güttiena ez bada segürtatürik, Kontseilü Orokorrak « Moratoire » edo lüzamen bat eskatzen ahal lüke. Ber ildoan, Xiberoa Herri Alkargoak düan osagarri etxe baten eraikitzeko xedea Atarratzen, Jean-Pelle Iriartek aitzina eramaiteko nahiküntea erakutsi dü. Azkenean, bere ordaria ere ezagützera emanik izan da, Maddalen Quihillalt Ligiarra da.

Entzün Jean-Pelle Iriart Atarratzeko bozketan haütagei dena :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan