XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Kantonamentüetako bozken bigerren ützüliko mahain üngürüa günüan Xiberoko Botzean, Atarratzeko kantonamentüko Arnaud Villeneuve sozialista eta Force 64 taldeko Jean Pelle Iriarten artean.  Izan dadin eüskararen ofizialtarzüna ala Eüskal Herriko institüzione berezia aldarrikapena bezalako geietan adostarzüna agertarazi düe bi haütageiek. Laborantsa, zerbütxü püblikoen zaintzea ala sozial sailetan ere, ez düe liferentzia handirik erakutsi. Bena düdarik gabe, bata ala bestea haütatzez, departamentü honen gehiengoa alde batetik besteala iraganarazten ahalko düe Xibero-Gaineko bozkazaleek igante hontan.

Entzün mahain üngürüa Arnaud Villeneuve eta Jean-Pelle Iriarten artean :

Lehen ützüliko bozketan parte hartze azkarra izan da Atarratzeko kantonamentüan %69.54 izan beita. Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza alderdi sozialistaren izenean lehentze presentatzen zena, lehena elki da %36.60 botzekin. Erran behar da, bere herrian emaitza azkar bat egin düala %40.54az. Bigerrena eta lehentze presentatzen zena, Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza eta Force 64 haütageiak %34.88 botz bildü dütü. Hirugerrena heltzen da Milou Castan esküineko haütageia eta Atarratzeko zinegotsia %14.54 botzekin. Erran gabe doa, haren botzak balio handia düküela dagün igandean bigerren ützülüarentako. Laugerrena heltzen da Gilen Iriart, Eüskal Herria Bai izenean %7.93 botzekin. 50 abertzale botz güttiago düala zazpi urteko emaitzekin. Apaltze bat ere bai, Front de Gauche alderdiarentako, Pierre Etchecoparek %4.42 egin beitü, azken bozkaldian %9.24 haütageiak egiten züalarik. Eta Marc Leroy NPA alderdiko presentatzen zenak %1.63 botzak bildü dütü. Bigerren ützülüa jokatüko da orai Arnaud Villeneneuve eta Jean-Pelle Iriarten artean. Astelehen hontan, Front de Gauche eta EH Bai haütageiek erabaki bat hartü beharko düe bigerren ützülüari bürüz eta Milou Castanek bere lagünak ikusi ondoan zerbait jakinarazi behar lüke.

Entzün Arnaud Villeneneuve Atarratzeko aüzapeza alderdi sozialistako haütageia  :


Entzün Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza Force 64 alderdia süstengatzen düana:

Entzün Milou Castan Atarratzeko zinegotsi esküintiarra :

Entzün Gilen Iriart Larraintarra EH Bai plataformako haütageia :

Entzün Pierre Etchecopar Garindaintarra Front de Gauche alderdiko haütageia :

Entzün Marc Leroy Aloztarra NPA alderdiko haütageia :

Haüteskundeetako lehen ützüliaren karietarat, mahain üngürü bat antolatürik zen barda Xiberoko Botza irrati hontan. Aurkezten diren 6 haütageiak bildürik züen beren programak eta xedeak presentatzeko gure behazaler : Marc Leroy (NPA), Gilen Iriart (EH Bai), Pierre Etxekopar (Front de gauche), Arnaud Villeneuve (PS), Jean Pelle Iriart (Force 64) eta Mixel Castang (Divers Droite) dira haütageiak.

Emankizüna bere osotarzünean entzün :



Ohartarazten deizüegü gaüaldi berezia proposatüko deizüegüla dagün igantean, martxoaren 20an, arrestiriko 6 orenetarik goiti, Atharratzeko kantonamentüko emaitza güziak zabaltüko deitzüegü eta haütagei ezbardinen ihardokitzeak entzünen dütügü.
Bigerren ützüliko ere bai eztabaida antolatüko dügü martxoaren 24ean, gaüko 7 orenetan, xüxenean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan