Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Herrien bisita
Emankizüna

TUMATXA 19/03/13a
Artxiboan



Ürrietaren 9ean Alderdi Sozialistaren aitzin bozken lehen ützülean, bozka zerrendetan diren % 6ek parte hartü düe Xiberoan. Atharratzeko kantonamentüan, 181 bozkazale izan dira. Horietarik, 80ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 74 François Hollande-entako, 18 Arnaud Montebourg-entako, 4 Ségolène Royalen-tako, beste 4 Manuel Valls-entako eta azkenik bat Michel Baylet-entako. Mauleko kantonamentüan, 433 bozkazale izan dira. 215ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 131 François Hollande-entako, 45 Arnaud Montebourg-entako, 30 Ségolène Royal-entako, 11 Manuel Valls-entako eta azkenik batak Michel Baylet-entako.
Lehentze da Frantziako herrialdean, haüteslek haütatzen ahal dükeela beren haütageia. 2012ko lehendakaritzak gogoan, jakiteko beren 6 haütageia artean zoin izanen den hoberena, alderdi Sozialistak bozkaldi batetan parte hartzea kümitatzen dütü ürrietaren 9ean hiritar güziak. Bozkatzen ahal dükee botzemaile zerrendetan diren güziek, edo lehendakaritzako bozken püntüan botzaren emaiteko züzena dükeenek. €uro bat ere eman beharko da, bozkaldiak sortzen dütüan gastüen gaintitzeko. Nork bere bürüa, eskertiar eta errepüblikano baloretan ezagützen düalako aitorpen bat izenpetü beharko dü ere eta jin nortarzün ageri batekin. Atharratzeko Herriko-Etxeala agertzen ahal dira eskualde hortako jenteak. Maulen aldiz bi güne badirate, bata Herriko-Etxean Mauletarrentako, bestea aldiz, Zerbütxü güneko «Ahüzki» gelan, kantonamentü hontako bozkazaleentzat. Bozka güneak 9:00tarik - 19.00 arte zabalik dirate, etenaldirik egin gabe. Ez balinbada nihor % 50aren ozkatik gainti iragaiten, bigerren ützüli bat badateke eta hori ürrietaren 16an izanen da.
Ihiztekako antxerrak eginen direia orano ondoko urteetan Xiberoan ? Ihizeko sasua doi doi hasirik, hona zer galtoa izan den, Xiberoko Botingoa edo Sindikataren biltzarraren ondotik. Hiru urte iraüten düen alokaidüak ürrentzen dira eta gütün bat igorririk izan zaie kabana eta lepoa alokaidatzen düener, jakiteko interesatürik düenez beren leküa begiratzeko ber prezioan, Botingoaren helbürüa delarik orai artinoko prezioaren etxekitzea. Sindikata arrapostüen haidürü da eta ageriko zer segida datean. Bestalde, püntü bat eginik izan da Iratin egiten diren obretaz eta ontsalas, obren parte handi bat 2012an ürrentüko da. Xiberoko Botingoa botzik agertzen da ere, bortü ezbardinetan eginik izan diren obretaz, hura helarazirik izan beita lekü frankotan eta olhetan ere obra handiak eginik izan beitira.
Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak hasi düan lanaren jarraikitzeko, Xiberoa Herri Alkargoa eta Eüskararen Erakunde Püblikoaren lagüntza galdegiten dü.
Düala 10 urte arrestatürik izan zen Didier Aguerre Pagolar preso politikoa. Aurten heinbat ekitaldi antolatürik dira, honen kari dagün setemerearen 24ean beren süstengüa ekarri nahi düen güziek, otobusez Lannemezaneko presondegiala joaiteko kümit dira. Eüskal-Herriak ezagützen düan egoera politiko berri hontan eta Didieren bizi pertsonalako gora-beherrek manatzen düelakoz, presoek sekülan beno haboro denen süstengüaren beharra badüe. Otobusa goizanko 9etan abiatüko da Donaixtiko plazatik arrestiriko 18etan ützültzeko. Leküak oraidanik etxekitzen ahal dira 06 75 68 06 79 telefona zenbakian. Ondotik kontzertü bat badate Bota gaztetxean, K.Way 731, Bizio, Ekintza eta Goienetxe anaiekin.
















































