XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Espainalatzeko baimena frantses jüztiziak eman ondoan, iragan abentüaz geroztik, Aurore Martin Batasunako militante politikoa gorderik da. Berriz agertzea erabaki dü eta ondorioer bürü egitea, erran nahi beita espainalatzeari. Honenbeste lagün, haütetsü edo sindikatetako militanteek beren gain hartü züen Aurore Martinen süstengatzea edo aterbetzea. Egoera politikoa kanbiatü da bere ustez eta beraz, bere gordeleküa utziko dü, bizitza publikoala ützültzeko. Bestalde, Euroaginteaz egünaldi berezi bat eginen da arramaiatzaren 18an neskenegünarekin Miarritzen.

Entzün Aurore Martin Batasunako militantea :


Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

« Bidean » Bai Euskarari labela edo segürmarka esküratü dü Xiberoa Herri Alkargoak maiatz hontan Maulen. Ipar Eüskal-Herriko lehen Herri Alkargoa da ezagütageri hori bereganatzen düana. Herri Alkargoako haütetsüek ürrats horren inportantzia azpimarratü düe, ez « Bai Euskarari » alkarteari sogitez baizik, bena üngürüne osoari so egitez. Haatik, orano bidea lüze izanen dela, Herri Alkargoaren zerbütxü güzien eüskaraz emaiteko gei izan artino, gehitü düe eskentü düen prentsa aitzinekoan. Nahiküntea ez bada eskaz, hiztünak aldiz bai. "Bai Euskarari" Ziurtageriaren alkarteko Ihintza Aldanak bere aldetik baieztatü deikü Eüskararen ofizialtarzüna lagüntgarri izan daitekeala hürrünago joaiteko.

Entzün Allande Socarros Xiberoa Herri Alkargoako Eüskara Batzoredekoa :


Entzün Ihintza Aldana "Bai Euskarari" Ziurtageriaren alkartekoa :

Mauleko Agerria fraidetegi ohiaren üngürüan xedeak eraikitzen hasten dira emeki emeki. Hamabi etxebizitzen eraikitzeko hektara bateko güne bat antolatzen hasi da. Larrazkenean salgei ezarriko dira lür pezak. Bestalde, galto azkarra agertzen da Agerria fraidetegiarentako, izan dadin turisma sailan, sozial arloan edo beste. Agerria SEM delakoa, Hego Eüskal-Herriko ikasleekin klase berdeen antolatzeko nahikuntea düan “Izan Untsa” izeneko egitürarekin lanean ari da. Beste xedeak ere ikertzen ari dira. Herriko-Etxearen arrenküra nausia da, haütatüko dütüan xedeak algar biziaraztea. Mixel Etxebest aüzapezak erran deikünaz : "hori bada beren bürü hauste nausia, dena den iraünen dütüen xedeak baizik ez dütüe haütatüko".

Entün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Estadoaren ordezkariak malgü agertü dira Departamentüko Aüzapezen biltzarrean Maulen. Lürralde antolaketaren xedeen kari, Herri Alkargoaren beregokitzea da lehen ürratsa. Xiberoak bat egiten jarraikiko dü, Eskiula ezik, eta Lixoze barnen sartüko da. Diru edo dotazioaren aldetik, ez lizate gütitzerik eta konpetentziak Herri Alkargoa bakotxa berak haüta lezazke. Azkenik, orai arte 3 mila eterdi bizizaleen hirietako ordezkariak bozkaz hautatürik baziren Herri Alkargoaetan izateko, proposamen berriak, hein hori 500 bizizaleen heineko hirietara ekar lezake. Ezagütza püblikoa düen Sindikatek ere desagert lirateke, Xiberoaren kasüan, Azenizamentüaren Sindikata. Hiru hilabeteko epea bada orai, aitzin dokumentü honi egokitzapenen ekarteko.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :


Entzün Secaldi jauna, Pirene-Atlantikako prefeta :

Entzün Sauveur Bacho Arberatzeko aüzapeza :

Alkartarzünak ez dü mügarik ezagützen. Hubert Catalogne Bünüztarra, "International Solidarity Movement" erakundearen aktibitateen kari, bi hilabeteentako Palestinan da. Beren etxe eta lürretarik kanporatzeko mehatxatürik diren Palestindarer süstengüa emaiten ari da Naplouse eskualdean. Israëldarren kolonien handitzeko egün oroz kanporatze bortitzak egiten dira. Hebenko jenteen presentzia izanik ere, kanporatzeak ez dira eküratzen bena egitate horien berri zabaltzen da, Hubert Catalognek horren egiteko parada emaiten deikü. "International Solidarity Movement" erakundeak, Palestinako askatarzünaren aldeko güdüka builtarazten dü eta Israëlaren okupazionea eküruarazi nahi dü.

Entzün Hubert Catalogne Naplouse herritik :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan