XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

"Lürraldeen Erreformaren" kari, Departamentüko Lürraldearen karta berria berriz ikusiko beita, "Eüskal-Herriko Haütetsien Biltzarrak" mozione bat bozkatü dü, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroa lotürik izan ditian karta berrian. Mixel Etxebest "Eüskal-Herriko Haütetsien Biltzarrako" lehendakari ordariak, galtoaren zergatiak agerazi dütü. Historikoki Eüskal-Herrian izateaz gain, EPFL, Eüskal Mendia, Osagarri edo Eüskara sailetan, sail zonbait baizik ez aipatzeko, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroak lan egiten düe, bena beti berex agertzen dira. Nahiz eta ez den jakinik noiz bürütüko den "Lürraldeen Erreforma", "Haütetsien Biltzarrak" bere ikusmoldearen agerazteko parada züan, hots hortaz baliatü dira sinpleki, erran deikü Mixel Etxebestek.

Entzün Mixel Etxebest "Eüskal-Herriko Haütetsien" lehendakari ordaria :

Batera Plataformak kanpaina berri bat hasten dü azaroa hontan ! 2010ko herri galtokaren ondotik, Batera plataformak orano ere Eüskal-Herriko lürralde kolektibitate baten xedea mahainaren gainen ezarri nahi dü. Azaroaren 18, 19 eta 20an, 15 foro antolatürik izanen dira Ipar Eüskal-Herri osoan, kargüdün politiko hanitx elestatüko dira beren ikusmoldearen emaiteko, lürralde erreforma berriaren mezperako memento hontan. Xiberoan ere, foro edo mahain üngürü bat antolatürik da azaroaren 19an, hontan parte hartüko düe Frédérique Espagnac senatür andereak, Jean Lassalle depütatüak, Xiberoko Kontseilü Orokorrak diren Arnaud Villeneuve eta Jean-Pierre Mirande, Herri Alkargoako lehendakaria den Dominika Boscq eta Allande Socarros Herri Alkargoako lehendakari ordariak. Hitzordüa emanik da Mauleko Zerbütxü günean, azaroaren 19ean arrestiriko 3 orenetan. Jenteek mahain üngüruan parte hartzen eta galto pausatzen ahalko düe. Prefosta, ororer zabalik da !

Entzün Frantxoa Camus eta Léonie Aguergaray Xiberoko Batera plataformako kideak :

% 42az emendatü da jentearen zenbakia Mauleko igeriskagia arraberritüz geroztik. 400 jente agertü bazen lehen egünean 700etara heltü da egün batez agorrilan. Eskentütako inganio ezbardinek arrakasta üken düe eta dagün urteko berriz inbestizamentü beharko düe egin, batez ere bizikletetan galtoari ihardesteko. Bestalde, jauzteko günea ez da berritürik izanen, lanak handiegi beitira eta beste pübliko bati eskentza nahi beitüe zabaltü. Ondorioaz, jauztekoaren partez, beste lerragia bat, jakuzi eta hur masaje güne bat ezarriko dira. Mauleko igeriskagia berriz gozatzeko parada ükenen düzüe dagün apirilaren 2tik aitzina.

Entzün René Castel Mauleko igeriskagiako erakaslea:

Commissions Syndicales edo Pireneetako Botingoako Federazioneko ordezkariek, herri eta Herri Alkargoaren ezagütze ükeitea aldarrikatü düe, Iratin azaroa hatsarrean egin düen bilküran. Nahiz eta beren eremüaren kudeatzea eta antolatzea osoki beren gain hartzen düen, ez düe herriek edo beste egitüra püblikoek dütüen lagüngoa züzenik. Lan talde bat osatüko düe, Bortüko haütetsüko alkartearekin, laborantsako partaideekin eta jüridiko aholkülari batekin, aterabideen atzamaiteko eta proposamenen egiteko. Botingoek esperantxa düe, Pireneetako Bortüko hazkuntzaren garapenarentako eramaiten ari den estüdio estrategikoan agertüko direla, estüdio hori izanen beita, 2013tik harat plantan ezarriko diren norabideen finkatzeko hoinak.

Entzün Jean-Pierre Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria :

Ondarkinak zer diren eta nola tratatürik diren jenteer explikatzeko, Bil ta Garbi sindikatak bilküra püblikoak antolatzen dütü Xiberoan gainti. Maite Davant Bil ta Garbiko kidea eskola eta besta batzordeekin lanean ari da eta jente habororen sensibilizatzeko xedea dü bilküra horiekin. Ondarkinak nola berexten diren, nola tratatürik diren eta zer xede baden Bil ta Garbin, oro jakiten ahalko da bilküra horietan. Audela, ideiak eta experientzia trükaketa bat ere izaten ahal da. Azken hitzordü bat emanik da ürrietaren 27ko arratseko 20.30 Idauze-Mendin.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbi sindikatekoa :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan