Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2025 Üdako artxibo kronika
Emankizüna



Emazteek jasaiten dütüen injüstizia, diskriminazio eta bortizkeri güzien salatzeko eta oritarazteko ospatüko da martxoaren 8ean
Martxoaren 11an igandearekin
Martxoaren 3an neskenegünarekin, Mauleko hiriaren lau sargiak trabatürik dirate goizanko 10.00tarik egüerdi arte. 
Eüskal-Herriko Lürralde Alkargoa, Batera plataformaren eskakizünaren berri zabaltü da martxoaren 3an Mauleko lau sartzeetan. 160 jente mobilizatü dira otoen baratxarazteko eta eskü paperen bidez beren aldarikapenen berri emaiteko. Orokorkian, ekintza ontsa hartürik eta entelegatürik izan da. Orai, Baterako kideek erran düenez, pilota haütetsien esküetan da. Haüteskundeak izatez, Frantziako lehendakarigoan presentatzen den haütagei bakotxari bere ikusmoldearen emaitea galdeginen zaio. Ondotik, Baterako biltzar nausi batetan eztabadatüko da zer segida emanen den neskenegüneko ekintzari.
Haüteskunde ürrina Gotaine-Irabarnen, barantailan egin den lanen estrenatzean, zazpi politikari hor ziren horietan bost sozialistak. Aipageietan, Gotaineko Tomas etxea eta Irabarneko plazaren arraberritzeak. Tomas etxean 200 000€ kostatü zaio herriari, etxalte zaharretik bi apartamentüen sortzeko. Irabarneko plazak aldiz 105 000€ kostatü zaiolarik. Lanetan, sartzea hersitürik izan da, arrabotüa berdez margotürik eta argi azkarrak ezarririk. Bestalde, eliza aitzinean ütürria berritürik izan da eta jauregiko mürrüa pusatürik, leküaren emendatzeko. Plaza berezia izatez, oto eta hoiñezkoen artean alkar bizitzeko bideko kodigo berria ezarri düe non ere hoiñezkoak diren nausi plaza hortan.

