XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Martxoaren 20an plantan izanen da Departamentüko Sü Ehaileen deiadar zentro berria. Paueko elkitzean, Tarbesko bidean altxatürik izan den eraikuntza berritik kudeatüko dira dei güziak eta hortik sokorriak bideratüko dütüe. Deiadar sistemaren berantolatzeak eztabadak sorarazi zütüan, sü ehaile bolondresen oharrak ez beitziren kontütan hartzen. Azkenik, lanek hartü düen berantari esker, algar mintzatü ahal izan dira eta bolondresen galtoak entzünik izan dira. Berri horiek zabaltürik izan dira urtarilaren 21ean Maulen, sü ehaileek ospatü düen Ste Barbe delakoaren kari. 2011an egin düen elkaldien bildüma egin dü Jesus Oliva Mauleko kapitainak. Orotarat, 364 elkaldi egin düe, 453 zirelarik 2010ean. 26 süte, 32 bideko ixtripü, 224 jenteari sokorri, 68 beste motako ixtripü eta 14 elkaldi bereziak. Orotarat, 293 biktimak izan dira, horietan 12 zentü.

Entzün Jesus Oliva Mauleko sü ehaileen kapitaina : 

Hitz baikorrak eta geroarentako esperantxa zabaltü dütü Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapezak, urtarilaren 20an egin düan agiantzetan. Jenteen azken kontatzeak agerazi dütüan zenbakiak, honik izan gabe, baikorki irakurri nahi dütüala aüzapez gazteak. Arnaud Villeneuvek gazterian sinesten düala erran deikü, gehitzez Xiberoko ikastetxeen partaidegoarekin, formakuntza proposamenak egokitü behar direla, heben egon nahi düen gazteek lan eskentzen araberako formakuntza üken dezen.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapeza : 

Xiberoko Botingoak beharrezkoa ikusten dü olhen parteen berriz ikustea.Olhan jeitxi eta gaznatzearen üsantxa han hor berpizten ari beita Xiberoko mendietan eta artzain bat gainen ükeitea inportanta behar beharrezko da. Hortakoz, geroa gogoan, olha partelianten opiloaren barreatzea ezin bestekoa zaio Jean-Marie Queheille Botingoako Bortü Batzordeko kideari. Lan honen obratzea, ez date gaüza xinplea, batezere lege aldetik, jakinez orai arte kudeazale diren legeak, 16 gerren mentekoak direla. Zer bortü eta norentako da arrapostü eman beharko deion galtoa.

Entzün Jean-Marie Queheille Xiberoko Botingoako bortü batzordeko ardüradüna : 

Xiberoa Herri Alkargoa ez da xede eskazean ! Maulen ondarkinen berexgünea, pizinaren ürrentzea, Gotainen enpresa mintegia eta Barkoxeko osagarri etxea, Xiberoa Herri Alkargoak 2012an eramanen dütüan xede nausiak presentatü dütü Dominika Boscq lehendakariak Urdiñarben egin diren agiantzetan. Horrez gain, alkargoaren ibilmoldea hobeki ezagütarazteko eta herrietarik hüilanago izateko, Xiberoko herri güzietako kontseilüekin bildüko da alkargoaren bülegoa, mandataren ondoko hiru urteetan, hilabete oroz herri batean.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 

Atharratze eta Otsagiko belaunaldi berriek algarren ezagütza egin dezen, Cultarvia egitasmüa hirugerren urtean sartüko da aurten. 2010az geroztik, laborantsa, sozial, kültüra eta kirol sailetan heinbat ekintzak eramanik izan dira, bi herrietako jenteen arteko harremanen azkartzeko. Cultarvia egitasmüaren animazale den Christiane Irigoien Liginagarrak erran deikünaz, txosten oso baikorra da. Aurten ere, ekimenak antolatüko dira, Cultarvia egitasmüaren bidez. Otsagiko adinetakoak hebenkoen ikustera jin dira, Azia alkartearen experientziaren berri emanen da Otsagin eta dantza, pilota ta eskü balua sailetan kürütxadak antolatüko dira.

Entzün Christiane Irigoien Cultarviako animazalea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan