Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Leheneko denboretan Philipe Etchegoyhen
Emankizüna



Manifestaldi historikoa, 15000 jente algarretatü dira azaroaren 10ean Baionan, Eüskal Preso eta Iheslari politikoen eskübideen errespetüaren galtatzeko. Manifestaldia Eüskal presoen senideek zabaltü düe, haien familiakoen argazkiak esküetan zütüelarik.
Eüskal Presoen Züzenen zaintzale den
Xiberoan eüskararen emaiteko eta biziarazteko inganiorik badea ? Hau da "Xiberoan Eüskaraz Bai"-en lotsa handiena. Alkarte hortan parte hartzen düen 12 alkarteko ordezkariak hor ziren biltzar nausiko setemere ürrentzean. Püblikoari eta prentsari zerratürik bazen biltzar hori, izan gira Allande Etchart züzendari ohiaren gana. Zer diren Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko xedeak eta nola ikusten diren geroa ?
Xiberoko haütetsi zonbaitek eta Batera plataformako ordezkariek beren süstengü osoa plazaratü düe Maulen egin düen prentsa aitzinekoan, dagün ürrietaren 10an Pariserat joanen den ordezkaritza, Eüskal- Herriko Lürralde Kolektibitatearen presentatzeko. Dominika Bosq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria , Altzürükü,, Aloze- Onize Gaineko eta Mauleko aüzapezek presentatü düe xedea, Baterako ordezkariekin. Denek erran düe lan handi bat eramanik izan dela urte batez lan taldeetan eta orai dela mementoa esprabatzeko.

