XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Dagün 2014ko herrietako bozketan izanen den Herritarren Kolektiboa presentatürik izan da Maulen "Liberté" aldizkariaren bestaren kari. Eskerrekoa eta hanitxa, esküina Herriko Etxetik kanpo ezarri nahi dütüen herritar güziak nahi dütü bildü kolektiboak zerrenda baten osatzeko. Alderdien arteko hitzarmenik ez dela eginen jakinarazirik izan da, hots, sozialista, komünista, ekologista edo beste, nor nahi sartzen ahalko da kolektiboan. Hebentik aitzina, biltzar püblikoak eginen dira xede baten sortzeko eta urte baten bürüan eramanen den lanaren emaitza erakatsiko düe builtazaleek.

Entzün Louis Labadot Komünista alderdikoak :

Bil ta Garbi sindikatak, Mendixka ondarkintegi berriko lürretan hasi behar zütüan obrak trabatürik izan dira. Pala karreatzen züan kamiua ezin ahal izan da igaran, 50 bat jentek, herritarrek eta Terre Verte alkartekoek bidea trabatzen beitzüen. Ondorioz, üztailaren 17ean hüxerra eta jendarmen bijita üken düe. Bestalde, jakin dügü Dominika Bosq Bil ta Garbi sindikateko lehendakari ordarien ganik, 2 plentak pausatzen dütüala Sindikatak, bata herriko bidea trabatzea gatik, Bil ta Garbiren gain beita bidearen erabilpena eta bigerrena, Bil Ta Garbiren lürretan egiten beitira trabatze horiek. Bestalde, Terre Verte alkarteko kideek jakinarazten düe ez direla prest igitzeko.

Entzün Jean-Bernard Serbielle Terre Verte alkarteko kidea :


Entzün Dominika Bosq Bil ta Garbi Sindikateko lehendakari ordaria : 

 

Agerria izan da berriz ere aipagei nausia üztaila hatsarren igaran den Mauleko Herriko kontseilüan. Badü orai hiru urte EPFLak Agerria erosi düala eta ez da orano deüs argi, zer xüxen eginen den güne hortan. Hasteko, 400 000 euroko mailegüa egin behar dü Mauleko Herriko-Etxeak Agerriako batzarri günearen obra berrientako eta honartürik izan da horren egitea. Hortarako, 200 000 euroko segürtamena emaitea honartürik izan da. Ber denboran, jakiteko xüxen zer egiten ahal den eremü hortan, estüdio bat galteginik izan da. Mimizaneko kabinet batek lan hori eramaiten dü eta bere emaitzak üztail ondarrean jakinaraziko dütü. Hatik, Mixel Etxebest aüzapezak baieztatü deikü Hego Eüskal-Herriarekin xede serius bat badela ; hanko eskoletako haurrak jinarazteko Xiberoalat, beharbada xede seriusena Izan Ontsa alkarteak aitzina eramaiten düana.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Azia alkarteko kideek, Xiberoko lürraldeaz bi urtez eraman düen diagnostikaren erakaspenean, ikusmolde oso baikorra agerazi düe. Sail ezbardinetako aktüreen ganat joan dira informazioneen biltzera. Hortik, lürraldearen indarrak eta ahüleziak zerrendatü dütüe eta proposamenak lüzatü dütüe. Prefosta, xede güziak ez dütüe berek gaüzatüko. Hebentik aitzina, xede ezbardinak bürützen ahal lütükeen aktürer presentatüko dütüe eta nahi badüe haien esküetan ütziko dütüe. Azia alkartekoek ere, xede zonbait gaüzatzeko asmü düe, eta lehen lehenik Aldüdarrak Bideo alkartearekin partaidegoan, Eüskara mailan telebista jokü berezi baten sortzeko lan eginen düe.

Entzün Joana Hoqui Azia alkarteko kidea :

Herri alkargoako aipagei nausiak izan dira, 2012ko aitzin kontüa, ekonomia saileko proiektoak, Maulen egin beharra den ondarkin berextegi berria, gazteen inganioak eta beste. Hartü diren erabakiak izan dira : 
- 71 000 euroko sos lagüntza emanik izan zaio Herri Alkargoari. Eztabada eraman ondoan, erabaki da sos hori partekatzea herrien artean.
-  Ekonomia sailan, enerjia berriak indartzeko eta bereziki egürrarekin berogailüen plantatzea laguntü nahi dü Alkargoak, 5000 euroko lagüntza bozkatü da.
-  Ondarkin berextegi berria izanen da Mauleko Indüstria Eremüan, Dattas enpresaren gibelean. 550 000 euroko proiektoa da, ürrietan lanek hasi behar lükee. 
-  Bozkatü diren sos lagüntzetan, Amaiur ikusgarriari 5000 euro eta beste hainbeste Atarratzen egin beharra den mendi lasterketaren Frantziako txapelketaren lagüntzeko.
- Gazteria sailan, üdako egonaldien berantolatzea pentsatürik izan da eta sail horren joanarazteko Nathalie palmade hartürik izan da. Azkenik, bilküra ondarrean eginik izan diren galtoetan, Barkoxeko Osagarri Etxeaz, Mauleko haütetsi batek düdak ekarri dütü, erizain baten botz eramailea izan delarik.

Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri alkargoako haütetsia, egür sailaz mintzo :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan