XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

2013ko aitzin-kontüak bozkatü dütü Mauleko Kontseilüak. Gei franko aipatürik izan dira eta inportantenak ziren legar emendatze txipi bat eta aitzin kontü ezberdinen honartzea. Legarrak %tarik 1ez emendatürik dirate, fonkzionamentüa ber heinean emendatzen delakoz. Aitzin kontüa, güti gora behera, igaran urteko bera izan behar leite, erran nahi beita 5 750 000 eurokoa. Bestalde, Irabarneko gaztelüaren aitzin kontüak ere honartürik izan dira 280 000 euroko heinean.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mauleko sü ehaileen elkaldiak 2012an emendatü dira, orotarat 428 elkaldi izan dira, aitzineko urtean 364 zirelarik. 2012a kanbio urtea izan da, alerta sistima berria plantan ezarririk izan beita. Orokorkian, sü ehaileen deitzeko sistema plantan baldin bada, bere alde txarrak erakusten dütü ere. Sü ehaileak bedera deitürik dira eta ez dira haboro algar biltzen elkaldi aitzin eta ondotik, bena gertakari larria delarik, süehaileak süstengü morala beharra dü. Kolektiboki eta etxekidüra mailan harremanak gibel egin düela azpimarratürik izan da, agiantzetako mintzaldietan. Mauleko kasernak, 36 süehaile eta 4 bedezi kontatzen dütü eta 8 gazte sartü dira iragan urtean.

Entzün Jesus Oliva Mauleko sü ehaileen kapitaina : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Lürraldeko Funkzio Püblikoko kütxa nazionalak, bere gain hartüko dü Xiberoa Herri Alkargoako eta hiri zonbaitetako langileen eüskaldüntze bidea. Orai arte, espainola eta inglesaren ikastea baizik ez baziren lagüntürik, orai eüskara ere eginen dü bena esprabü gisa hatsarre batean. Püblikoari batzarri egile direnak eta hiriko idazkariek düe formakuntza hau jarraikiko. Haütetsien baimenetik landa, Xiberoko Gaü Eskolak aztertü dütü ikasle geien beharrak eta araberako plangintzan bat proposi dü. Urtean, 170 bat oren kurso badütükee beren lan tenoretan, gei ikastaldiak egin beharko direnak. Haatik, eüskarazko maila hon batetara heltzeko, 4 - 5 urtez behar date errepikatü formakuntza ziklo hau. Orotarat, 17 lagün dira formatürik izanen direnak.

Entzün Maritxu Lacarrieu Xibero Herri Alkargoako eüskarazko teknikalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Kultür hitzordüetan Pastorala date aurtenko hitzordü nausia Sohütarrentzat. Herriko-Etxeak agiantzak eskentü dütü herritar, langiler eta horrat hüilantü diren güzier. 2012an eraman diren lanak azpimarratürik izan dira eta aurten ere segida emanen düela jakinarazi düe. Lan nausietan Herriko Eskola eraikitzen ari dena, berant amiñibat hartü badü setemereko zabaltzeko xedea düe. Bestalde, bideetan Departamentüak egin diren lanetaz kontent dira eta Barragarriko bidean egin düen  "ützül güneaz". Süten zaintzeko, hur püntüak arraberritzen eta sortzen ari dira, aurten sal günean sortü behar düena. Beste lan ttipiagoetan ere lanean jarraikiko düe. Eta ürrentzeko, pastorala aipatü badügü, beste hitzordü nausi bat errezibitüko düe setemerez 'traktür pouling" lehiaka bat.

Entzün Christelle Mange Sohütako aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoaren itxüra ontsa agertzeko, Xiberoko Herri Alkargoa, Turisma Bülegoa, Xiberoko Botingoa eta ODACE batarzünak indarrak bildü dütüe komünikazio arloan. « Xiberoa Eüskal Bihotza » logoa haütatü düe eta soule-xiberoa.fr internet gunean egitüra ezberdinen berriak eta argibideak agertzen dira. Komünikazio berri honen helbürü nausia da algarrekin aitzina joaitea, baliabide zonbait botin ezartez. Bestalde, Herri Alkargoak, lürraldearen ezagütpena eta bazterren xahü etxekitzeko, 1500 godalet arrabaliagarri proposatzen dütü alkarteer.

Entzün Allande Socarros Xiberoa Herri Alkargoako ordezkaria :  


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan