- Politika
- Agerraldiak: 2859
Xiberoko aüzapezek "Ezkontza denentako" alde
Xiberoko 36 aüzapezetarik gehiengoa osoa homosexualen ezkontza baten egiteko agertzen da. 11ek bai erran düe, 7ek zerentako ez, 9ek bai legeak behartzen badütü eta 9ek ezeztza erantzün düe. Gehiengoa alte agertzen da, legeak behartzen badira bai eman erran düenek. Üdürila, kasü hortan direnak, aüzapez gisan arrapostü eman dü pertsonalki beno. Haatik, ñabardüra zonbait ezarri behar dira, haietarik zonbait legeak xüxen zer deion egürükitzen beitüe beren ikusmoldearen orozbat finkatzeko eta beste zonbait ezkontzaren alde agertzen beitira bena adopzioaren kontre.
Entzün Jean-Marc Peillen Ligiko aüzapeza :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Jean-Pierre Libilbehety Lexantzüko aüzapeza :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)