XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Udalbiltza, Eüskal-Herriko Zazpi Probintzietako aüzapez eta haütetsiak biltzen dütüan egitürak, berriz lanean hasteko prest da. Martxo hatsarrean, talde berria presentatürik izan da. Horietan, Ruben Gomez Liginagako aüzapeza bada eta hatsarretik Udalbiltzaren xedea jarraikitzen dü. Mementoko, haütetsi bakarra bada bena esperantxa dü beste haütetsiak hüilantüko direla. Udalbiltzaren helbürü nausia da, Eüskal Herriaren ezagütza egitea, algar lan eramaitea ta lagüntza emaitea, zazpi probintzien artean izan dadin alkartarzün ekonomiko, sozial ta kültürala.

Entzün Ruben Gomez Liginaga-Astüeko aüzapeza eta Udabiltzako haütetsia :  


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Pierre Etxecopar Alderdi Komünistako botz eramaileak ez dü begi honez ikusten "Xiberoko Bidea". Bere ustez, "haütetsi eta enpresa bürüen xedean, sobera sos gastatzea da". Erran düanaz :" Bizizaleen aisatarzüna ikusirik da, bena holako xedea laborantsa eta üngürümenarentako kaltegarri izaten ahal da. Orai den bidea, aski dela doi bat arrantolatzea".

Entzün Pierre Etchecopar Mauleko adarreko alderdi komünistakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

« Xiberoko Bidea » xedea, aurten abiatzeko esperantxak peko errekala igorri dütü Kontseilü Orokorrak. Kontseilü Orokorraren aintzinkontüen orientabideen finkatzeko biltzarran, aspaldiko xedea baztertürik zela ohartü da Jean-Pierre Mirande Mauleko kontseilü orokorra, bere kexüa piztüz. Erran deikünaz : "Georges Labazée lehendakariak bere hitza jan düala afera hontan". Ata, Xiberoko haütetsiek esperantxa züen urte ondarrean lanak hasiko zirela. Dagün martxoan bozkatüko diren aintzinkontüen artean, gaüzen kanbiarazteko asmüa dü Jean-Pierre Mirandek eta agian 5 miliu euro ezarriko düela lanen hasteko.

Entzün Jean-Pierre Mirande Mauleko Kontseilü Orokorra : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Inbestizamentü gaitarzünaren etxekitzeko, legarren emendatzekotan da Xiberoa Herri Alkargoan. Geroari bürüz ikusteko, Estadoko dotazionea edo sos lagüntza ber heinean baratüko da (ez bada apürtzen), funkzionamentüko kargüak emendatüko direlarik. Herri Alkargoa bi haütüen aitzinean da, lehena, xede berri güziak izoztea edo bigerrena, sos ütürriak edo sos sartzeak emendatzea. Üdüriala, deüs ez bada bozkatürik izan barantailako biltzarran, bigerren bidea haütatü dü jadanik eta jakinarazi dü, eraikirik diren lürren gaineko % 1,3ko zerga berri bat plantan ezarriko düala 2013an. Horrez gain, pentsatzen ari da etxeen gaineko zerga %2ez goratzea.

Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri Alkargoako Ekonomia Batzordeko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xarrikota Pean "Bil ta Garbi" eta "Terre Verte" alkartearen arteko zoingehiagoka jarraikitzen da. "Mendixka" ondarkintegiaren lanak hasi behar ziren bena mobilizatü diren 30 bat herritarrek ez dütüe enpresako kamiuak ützi  igaraitea. Barantailaren 20an asteazken goizarekin kamiuak agertü dira bena arrestiriko 13.15tan berriz leküa hüstü behar izan düe. Terre Verte alkarteko kideen araberan, lanen hasteko behar den "DICT" delakoa ez züan Bil ta Garbik eta audela baliatü nahi züana balio gabe zen, lehen eraikitzeko baimen bat beitzen.  Orai, Xarrikotapeko Herriko-Etxeak 9 egün badütü "DICT" (Déclaration d'Intention des Commencements des Travaux) galtoari ihardesteko. Bigerren eraikitzeko baimenaren kontre errekurtsoa pausatü dü "Terre Verte" alkarteak Paueko Auzitegi Administratiboan. Horrez gain, alkarteko kideek erran deiküenaz Mendixkaren "DIG" edo denen probetsüko deklarazionea auzitegila berriz ekarri düela Bordeleko Dei Kortean.

Entzün Patrick Hourcade "Terre Verte" alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Thomas Valley Bil ta Garbi Sindikateko xede eramailea : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan