Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
ZAPPING !!!
Emankizüna




Maulen Herriko haüteskundeentzat, ezkerrean zatiketa aide da. Louis Labadot-en zerrendatik honenbeste jente joan da eta ezkerreko ideiekin beste zerrenda baten muntatzen ari dira. Mathias Davant, Régis Claverie eta Christophe Arrostegi-ek 2008ko haüteskundeetako emaitzak aztertü ondoan, 23 lekü eskuinari emanik izan zela salatü düe. Horien ustez, Mauletarrek erakutsi züen jente edo bürü aldaketa nahi züela. Ideia hau ez da honartürik izan Louis Labadot-en zerrendan, beraz orai beren alde ari dira xede bat lantzen. Zerrenda zabaltzen düe sozialista, berde eta abertzaleer.
3500 jente bildü zen iragan neskenegünean Maulen, BATERAk Maulen antolatü züan manifestaldian. Haütetsiak, alkarteetako ordezkariak eta herritarrak saldoan jin ziren xiberoala , lurralde kolektibitatea beharrezkoa dela erraiteko. Makila esküan , Mauleko karriken ützülia egin zen eta hitza hartü züen Batera-ko ordezkariek plazan. Kesü bena determinazioa erakutsi zen Eüskal Herriak ezagütpen ofiziala behar düala erraiteko. Mauleko manifestaldia indartsüa izan zen eta ziklo berri baten hatsarrea markatu da. Ondoko hitzordüa ere eman zen, Abentüaren 28an, Baionan, ikastolen egoera salatzeko.
Eüskal Herriko haütetsiek eta egitüra ezbardinek, nonbre haundian, bihar azaroaren 30ean, Maulen Baterak antolatzen düan manifestaldian parte hartzeko deitzen baldin badüe, Xiberoko alderdi komünistako ez dü bat egiten deizaleen aldarrikapenekin. Pierre Etxekopar harren ordezkariak erran deikünaz, ez da egitüra inportantena bena bai barnean izanen diren haütetsiak. Azken 30 urteetan agintean izan diren alderdi ezbardinetako haütetsiek ez badüe herritarrek dütüen arrenküreri arrapostürik ekarri, ez düala sinezten kolektibitate batekin ekarriko dütüela gehitü deikü. Bihar beraz ez datekeala manisfestaldian baieztatü deikü eta bere makilarekin ardien biltzera joanen dela gehitü deikü.









