XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Euskal Herriko Lürralde alkargoa, Euskararen ofizialtarzüna, Ipar Euskal Herriko Unibersitatea, edo Laborantza Ganbara, Batera plataformak dütüan lau aldarrikapen nausiak ez beitira batere aitzinatzen, mobilisatzera deitzen dü. Batera-k, dagün azaroaren 30ean Maulen eginen den manifestaldiara parte hartzeko dei zabaltzen dü, eta anartean, bere lehentarzüna date, jentartearen informatzeko hasirik den lanaren jarraikitzea. Frantses estadoaren ezaren aitzinean, egoera hau honartzen ez düen herritar güziak, azaroaren 30ean eginen den manifestaldian parte hartzeko deitzen dütü oraidanik.
Frantxoa Camus Baterako kidea :

Herrien geroa arrenküra üthürri agertzen da, sei hilabete baizik ez direlarik gelditzen 2014eko herriko bozen aitzin. Xiberoko aüzapez gehienek, berriz presentatüko direnez galtozkatü dütügülarik, ez düela oraino deliberorik hartü erran deiküe. Liginaga, Ezpeize, Gotaine eta Santa Graziko aüzapezek beren aldetik, presentatzen direla baieztatü deiküe. Gamere-Zihiga, Hauze, Lexantzü, Ozaze, Mitikile eta Müskildiko aüzapezak aldiz ez direla berriz abiatüko baieztatürik izan zaikü. 
Jean Pierre Mirande Garindaineko aüzapeza :

Mihia pitz, gazteen artean Eüskararen erabilpena büiltarazteko joküa sortü dü Azia alkarteak. Ostiralean, 20.30etan Urdiñarbeko herriko gelan, Barboxe, Gamere-Zihiga, Hoki eta Ürdiñarbe, lau besta batzordeak lehiatüko dira. Joküak eta lürralde diagnostikari loturik erreportajeen hedapena aldizkatzez, lau partetan iraganen da gaüaldia. Kanaldude-k filmatüko dü eta ürrietan lau partetan hedatüko dü joküa bere web günean. Püblikoak ere parte hartzen ahalko dü joküan. Haatik galdeginik zaio 20.30 baino lehen agertzea, tenorean hasteko gisan.

Entzün Azia alkarteko Joana Hoqui :

Galtoen araberako karreatze edo garraio zerbütxüari, ez erran dio Xiberoa Herri Alkargoaren biltzarrak. Etxetik edozoin zerbütxü püblikoala, besteak beste, jenteen eramaiteko karreatze edo garraio zerbütxü baten sortzeko zen xedea. Proposamenaren alde 4 boz, 7 abstenzio, eta 18 kontre, biltzarraren gehiengoak ez erran dü, zerbütxüaren kostea haundiegi zatekealakoz, eta ondorioz legarrak emendatüko zirelakoz. Alde agertü direnak damütü dira deliberoaz, parada ederra beitzen, konseilü orokorratik azkarki lagüntüa izaiten ahal zen zerbütxü baten sortzeko, beharrünant haundieneri alkartarzüna erakustez.

Dominika Boscq alkargoako lehendakaria :


Léonie Agergarai Muskildiko haütetsia :

Argazkia : Laurentx EtchegoinXiberoan zen ostiralean Alain Rousset Akitania eskualdeko lehendakaria. Lehenik Sohütako lizeoan, hegatzaren arraberritzeko Akitaniak ezarri dütüan 2 millioi euro, nola baliatürik izan diren ikusteko eta bigarrenik 30. urte bürüa ospatzen züan Alkar enpresaren ikusteko. Kontent agertüa da ikustez, 8 hilabetez Sohütako lizeoa arraberritürik izan zela eta Xiberoko ekonomia eta enpresen lagüntzeko eskualdearen nahiküntea beretsi dü Alain Rousset lehendakariak.

Entzün Alain Rousset :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan