XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Argazkia : Artzen Letona.2013-2014a, Mauleko Herriko Etxeak gazteentako kirol eta inganio eskeintza presentatü dü berriki. Laserquest azaroaren 23an, Lür orotako Trotineta eta Tubbing delakoa abentüan, eskia negüko hiru hilabeteetan, zirko ikastaldia, Tiroliena, Kanioning-a, edo Aventure Park-eala elkaldia, güsto orotako eskeintza egiten dü Herriko Etxeko gazte eta kirol sailak. Eskeintza Xiberoko gazte güzieri ersatzen da eta oraidanik, izenak emaiten ahal dira Herriko Etxean Dominique Eyhartz-ekin harremanetan sartüz 05 59 28 18 67 telefono zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.
Sébastien Challa Mauleko zinegotsia :

Eüskararen alde beste ürrats bat egin dü Xiberoa Herri Alkargoak, Euskararen Erakunde Püblikoarekin züan hitzarmena arraberritzez. Hebentik aitzina Herri alkargoan lanpostü oso bat bada hizkuntza politikaren garatzeko. Lehen, Xiberoan Eüskaraz Bai alkartean ari zen Marie-Josée Thornary da animatzaile berria. Eragile pribatüen lagüntzea date bere lana. Beste eüskara garatzaileak ere lagüntüko dütü, Herriko Etxe edo beste alkargoak. Atarratzeko Zerbütxügünetik lanean ariko da. Urte ondarra gabe, Egüberri gaiaz, plaketa bat banatürik date Xiberoko saltoki güzietan.
Frantxoa Maitia E.E.P-ko lehendakaria :

Argazkia : Maite Lephaille.Atarratzen, iragan ostiralean izenpetu da, Xiberoa eta Departamentüko Konseilü Orokarraren arteko lürralde kontratüa ondoko 4 urterentzat ! 7 miliu euro iganik ekarriko dütü Konseilü Orokorrak herrien xedeen lagüntzeko. 194 xede presentatürik izan dira, herri, herri alkargoa eta zindikat esberdinen artean, orotara 25 miliu euroeko inbestizamentüa. 
Arnaud Villeneuve Atarratzeko konseilü orokorra :

Xiberoa Herri alkargoa eta Baxenabarreko Sindikatako haütetsiek, OCM edo Algarrekilako Berriztatze Egintza berri bat presentatü düe asteazken hontan Maulen. 300000 euro heineko egintza hori, Konseilü Orokorrak dirustatüko dü ehüneko 80aren heinean, Xiberoa Herri Alkargoak eta Baxenabarreko sindikatak ehüneko 10a bana ezarriko düelarik.Algarrekilako Berriztatze Egintza haatik mügatüa izanen da, Frantses estadoak ez beitü sos ekarpenarik egin. 
Michel Etxebest Alkargoako lehendakari ordea :


Atzoz geroztik Xiberoan da Marc Alliet Baiona, Lescare, eta Olorueko diosesaren apezküpüa. Kiristinoen ganat joanen da hebentik aitzina igantea artino, bena ere politika, ekonomia, kültüra eta sozial sailetako jenteen ganat. Helbürüa dü herritarren oharren biltzea eta elizaren mezüaren zabaltzea. Anartean bere ikusmolde gilbelkoïarentako ezagütürik den apezküpüa ministro baten gisan errezibitürik da.
Marc Alliet apezküpüa :


Bijitaren egitaraua haboro irakurri klixkatzez.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan