XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

2014eko aitzinkontüak bozkatürik izan dira, Xiberoa Herri alkargoaren azken biltzarrean. 6 millioi eta 200000 euro fonkzionamentüan, eta 2 millioi inbestizamentüan, aurtenkoak, azken urteetako aitzinkontüen ildoan kokatzen dira.
Dominika Boscq alkargoako bürüa :

Michel Etxebest-ek, ostiral arratsean Mauleko Ibar ostatüan, «Agir ensemble pour Mauléon» bere zerrenda eta programa presentatü dü. Mauletarrak saldoa agertu ziren eta kasik bi orenez, azken 6 urtetako bilanaz eta ondoko xedeetaz, Michel Etxebest-ek xehetarzünak eman dütü. Lau xede nausi aipatü dütü, Aguerrian 15 lekütako hotela eta jatxetxe gastronomikoa, Espartiñaren etxea, Maule Gaineko plazaren arraberritzea eta Mauleko gaztelüa hobeki baliatzea. Hots, egün oroztako küdeaketaren ondoan, turisma sailak indartü behar lüke Maulen. Michel Etxebest-en zerrenda politika alderdietarik bazter izan nahi da, berak dionaz, zerbait jakitate edo ahal düanak direlakoz agertzen zerrendan, denak motibatürik, Mauleren alde lan egiteko. Bozka kanpaina denboran etxez etxe ebiliko dira Mauletarrer beren xedearen berri emaiteko. 
Mixel Etxebest :

« Mauléon pour tous » Mathias Davant-ek eramaiten düan zerrenda dateke Maulen presetatzen den 4. zerrenda. Michel Etxebest eta Louis Labadot-en tendentzien artean, Mauletar hanitxen ordezkatzea dü xede. Ezkerreko Frontetik alderdi sozialistala, ekologistak barne ezkerrean kokatzen da. Garapen ekonomikoa, gazteria, alkarteak, hiriaren arraberritze lanak, kültüra eta üngüramenean, sail güzi horietan lan egiteko asmoa dü, ahalik eta gehienetan herritarren ikusmoldea kontütan hartzez. « Mauléon pour tous » zerrendak Mauletar güziak kümitatzen dütü,  martxoaren 4ean Mauleko Ibar ostatüan biltzar püblikoan parte hartzeko. Anartean beste zerrenden gisan etxez etxe ibiliko dira, beren proposamenen zabaltzeko.
Mathias Davant « Mauléon pour tous » zerrendako bürüa :

Düala 30 urte, G.A.L-ak, Eugenio Gutierrez Salazar « Tigre », 29 urteko bizkaitarra eho züan. Idauze Mendin zen eüskara ikasten barnategi batean, beste berrogei errefüxiatüekin. Garai horietan, espainiar estatüak sortürik G.A.L erakunde paramilitarra, ekintza egiten hasi zen Ipar Eüskal Herrian. Eugenio Gutierrez Salazar Ipar Eüskal Herriara heltü berri zen. Leioa bere herrian agitü arrestatzeen ondorioz,  ihes egitea deliberatü züan. Franko gazte lan mündüan sartü zen, eta langileen eskübideen defentsan eta güdüka sozial güzietan engaiatü zen. Euskal herriko konzentzia izanik ere, ez zen E.T.A-ko kide bat. Poliziak ez dü sekülan inkesta seriosik eraman gertakari honen ingürüan. Xehetarzün haborentzat joan "http://www.berria.info/GAL/" web güneala.
Aitziber Lazkibar Berria egünkariako kazetaria :

Christelle Mange Sohütako oraiko aüzapeza berriz presentatzen dela jakinarazi dü eta bere zerrenda presentatü dü. "Chéraute au coeur" zerrendan, zazpi haütagei berri kausitzen dira. Christelle Mange-k azken urteetan egin lanaz, bilan baikorra egiten dü. Eskola berria, bideen entretenioa eta süteen kontrako ekipamentüak izan dira lan nausiak. Dagün urteetako xedeak ez dütü presentatü orainokoan.
Christelle Mange Sohütako aüzapeza :


Ez da zerrenda bakarra izanen, “Vivre à Chéraute” “Sohütan bizi” Jean René Arhie-k eramaiten düan bigarren zerrenda presentatürik izan da ere. Zerrendan, oraiko konseilüan oposizioan diren lau konseilari edireiten dira, orotara 15 gizon eta emazte. Beren agerpenean azpimarratü düen bezala, Christelle Mange aüzapezaren zerrendan ez bezala, denak Sohütan bizi dira eta Sohütako aüzogüne güziak ordezkatürik dira. Eskola berriaren eraikitzeak libro ützi dütüan peko eskola eta Hokikoaren üngürüan, herritarren ikusmoldea kontütan hartürik, xedeen eramaiteko nahikuntea erakutsi düe. Bide eta bide bazterren entretenioa, bereziki aüzogüneetan hobetü nahi düe. Horiek oro legarrak ahal bezain güti goratzez. 

Jean René Arhie, Serge Gabaston, Patricia Hegiaphal :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan