Berriak

Xiberoa Herri alkargoaren sos üthürriak ttipitüko dira ondoko urteetan. Hortaz arrenküratürik agertü dira haütetsiak, aitzinkontüak aipatü direlarik egin zen azken biltzarrean. Frantses estadoaren sos ekarpena urte oroz ttipitüko da 2016tik harat, oraiko kopürüaren erdiala heltzeko 2020an. Gogoeta jadanik abiatürik da ikusteko zer egin. Aipatürik izan da xerbütxü güzietan ekonomiak egitea, xede zonbait baztertzea eta ere legarren emendatzea. Oranokoan ez da erabakirik hartü, ondoko hilabetetan gaüzek argitü behar luküe.
Jean Pierre Iriart :
Ezagütürik dira orai, dagün martxoaren 22 eta 29an iraganen diren Departamentüko bozetan presentatzen diren haütageiak. Departamentüan hogei ta zazpi kantonamentü edireiten dira berantolamentüaren ondotik, hamabi Euskal Herrian, eta aurten ehün ta berogei ta hiru bikote haütagei presentatzen dira, hiruetan hogei ta hamasei EHan. Euskal Herri barnekaldean, Xiberoa eta Garazi-Baigorri eskualdeak botitürik izan dira "Euskal Mendia" deitürik den kantonamentüan, eta Oztibarre-Amikuze Bidaxüneri lotürik da. "Euskal Mendia" eremüan, zazpi bikote presentatzen dira. Carasco Olivier eta Dutaret-Bordagaray Claire (UMP), Bethart Itxaro eta Iribarne Jean-Michel (EAJ-PNB), Aguergaray Léonie eta Curutchary Antton (EH Bai), Etchecopar Pierre eta Sagardoyburu Marie-Françoise (FDG), Mirande Jean-Pierre eta Trounday Idiart Annick (F64), Gomez Ruben eta Sardon-Urruty Jacqueline (DVG), eta Camus Karine et Irachet Dominique (FN). Haütagei güzi horien arteko eztabaida gaüaldi berezia antolatüko da Euskal Irratietan, Kanaldüderen partaidetzarekin, martxoaren 4ean arrestiriko 19etan Urdiñarbeko gelan. Haütageiak xüxenka ikusteko hüilantzen ahalko zide Urdiñarbeara edo sinpleki etxetik Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratia entzünez.

Hiru ehün bat jenteek parte hartü düe neskenegün goizan, Maulen "Charlie Hebdo" aldizkaria eta Parisen azken egün horietan agitü ziren gertakarien salatzeko egin den alkarretaratzean. Minüta bat ixiltarzüna etxeki ondorren Mauleko karriketan ibili dira ixiltarzüna etxekitzez.
Parte hartü düen zonbaiten lekükotarzünak :
Hotel jatetxe bat eginen da eraikinaren parte batetan eta bestean aldiz, batzarri güne bat, taldeen errezibitzeko. Miliu bat eta berehün mila euro heineko lanak eginen dira eta finantzamentüa eginen da mailegü baten bidez eta sos lagüntzekin. Lanak urtarrilan hasiko dira eta urte bat iraunen düe. Ontsalaz 2015eko urte ondarrean Aguerriako hotel-jatetxeak bortak zabaltüko dütü. Bestalde, Aguerrian diren lürrak baliatüko dira ere, laborantxa saileko xede baten bürützeko eta oihanean ibilbideak eginen ari dira paseatzeko. Bere egürra aldiz baliatüko da Aguerriaren berotzeko.
Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :
