XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Sohütan, bi zerrenda lehiatüko dira iganteko herriko bozken karietan. Bata, "Chéraute au coeur" Christelle Mange egün arte aüzapez denak eramaiten dü. Sei urte hontan egin lanaren segida jarraiki nahi dü. "Sohütan bizi" zerrendak aldiz, Jean René Arhie dü bürü.
Entzün Christelle Mange :


Entzün Jean René Arhie eta Pierrot Arhen : 

Bozka ondoko ihardokitzeak : Christelle Mange  


Jean René Arhie : 

Larrainen, bi zerrenda osoa presentatzen dira. Oraiko auzapeza den Sébastien Üthürriague beste hiru kontseilariekin zerrenda berri bat aurkezten dü. Parean oraiko beste hiru kontseilariekin zerrenda bat osatü da. Zerrenda bakotxak bere xedeak dütü, bena bien arteko desberdintarzün nausia, Xiberoa Herri alkargoari begira edireiten da. Lehenak ez dü deus ikusi nahi alkargoarekin, besteak pentsatzen düalarik, herriak bere leküa etxeki behar düala herrien botingoan, Larraineko interesen defenditzeko eta lürraldearen garapenean aktore izaiteko.
Entzün Sébastien Üthürriague :


Entzün Jean Marc Bengoechea eta Annette Etcheto : 

2014eko Herriko Bozkak, martxoaren 23 eta 30ean iraganen dira. Karia hortara, Xiberoko Botzak lan berezia egin dü. Lehenik Xiberoko aüzapez güzieri hitza eman dügü. Bestalde kontrako zerrenda edo haütageiak badirelarik, bi aldeeri mikroa lüzatü dügü. Mauleko lau zerrendetako bürüekin mahain üngürüa ere egin dügü martxoaren 19an. Hori oro entzüten ahal düzüe, eskuin aldean den Herriko Bozkak 2014 atalean. Igantean herriz herri emaitzak zabaltüko dütügü arrestiriko 18etarik harat eta Maule, Sohüta, Xarrikopea, Atarratze, Ligi edo Larrainetik haütageien ihardokitzeak ere zabaltüko dütügü.

Gotainen, Bernard Lougarot orai artinoko aüzapeza berriz presentatzen da kasik bere ekipa osoarekin. Bere parean Beñat Etxebest bakarka presentatzen da. Alde batetik salatzen dü, interes pribatüentako sos püblikoa erabili düala oraiko konseilüa eta audela Gotaine zor haundietan ezarririk izan dela, Beñat Etxebest :


Bernard Lougarot-k bere aldetik ez dü gordetzen herriak zorpetü dela, bere ikusmoldea eman deikü : 

Beñat Etxebest-ek gehitü deikü Gotainen erabakiak jente gütien artean hartzen direla, baztertzez herriaren alde inplikatü nahi direnak :  

Prefosta Bernard Lougarot-k ez dü partekatzen Etxebest-en ikusmoldea :

Bi haütageiekin egin alkarrizketa osoa entzün : Bernard Lougarot 

Beñat Etxebest

Martxoaren 19an, Mauleko Herriko bozketan presentatzen diren lau zerrendetako bürüak, Xiberoko Botzako estüdioetan mahainaren üngürüan. Beñat Elkegaray, Mathias Davant, Mixel Etxebest eta Louis Labadot, lau haütageiek Maite Lephaille eta Artzen Letona kazetalarien galtoer arrapostü eman düe.
Entzün mahain üngürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan