Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna

Barantailako sozial emanaldia
Artxiboan



Atarratzeko herriko kuntseiluan ,ondoko hilabeteetako xedeak aipatü dira eta badate zer egin ; obrak merkatü tapatüan ; edo ere, Daguerre jauregia, leheneko meriaren berritzea.Euskal herriko alkargoa xedeaz, herriko kuntseiluak jadanik adostarzüna emanik du ,galto zonbait balinbadira ere, hala nula, nolako lekua ükenen düen herri ttipiek alkargoa hortan.
Victor hugo karrika otoz kurritzeko zentzü bakotxean ezarriko düe, Atharratzetik Sohütarako zentzüan. Karrikako lanak hürrentü ondoan, hots ürrietaren 31tik goiti, entseatüko dira victor hugo zentzü edo norabide bakotxean ezartzea. Hiruzpalau asteren bürüan bilküra bat eginen düe ikusteko saltzaile edo komertsantek zer dioien. Salmentak sobera apaltzen badira, Mauleko herriko etxea gibeltüko da eta karrika leheneko maneran ütziko.
Maule eta Atarratzeko postan jarraikiko da ostegün hontako greba egoera zozialaren txartzea salhatzeko, cgt eta sud sindikatek greba deia egin düe.
Lürralde antolaketaren erreforman ; etapa inportante bat izan da astearte goiz hontan, Departamentüko herri elkargoen argazki berriaren presentatzearekin.

