Berriak

Xiberoa, herri alkargoako biltzarraren aipagei nausia izan da 2015 eko kontüen honartzea eta 2016 eko lehentarzünaren aipatzea.
2015 eko büdjeta ontsa zaintürik izan da, uste beno hobeki ere, alde batetik ustegabeko sos sartzeak izan direlakoz eta bestaldetik , zerbütxü esberdinetan ekonomiak egin direlakoz.
Halerik ere , ikusten da sail zonbait sos galtzetan direla , haurzaintegiak eta ere pizina horien artean.
2016 an , inbeztizamentüek jarraikiko düe ; laborantsa etxalteen mintegia (pépinière), Maule eta Atarratzeko osagarri etxeak eta ere zerbütxü güneen arra freskatzea.
Bestalde, eskolen zerratze mehatsüa aipatü da ; hautetsiek erabaki düe prefeta , depütatü eta senatariaren gana joaitea.
Azkenik , alkargoako haütetsi zonbaitek beren arrenküra plazarratü düe , Axuri koperatiba eta Mauleko abatoir aren arteko güdükan. Galtegin düe haütetsien arteko lan talde baten plantatzea ,afera horri elkibide baten atzamaiteko.
Horiek orro aipatzen dütü lehendakari orde den Jean Peie Iriartek:
EPCI edo HELEP herri elkargo bakotxaz jenteari xehetarzünaren emaiteko, Barantailaren 19tik goiti Batera mogimentüaren autobüsak Xiberoko itzülia eginen dü.
Xiberoko herri orotan igaranen da autobüsa. Hontan, bideo bat ikusgei eta Batera mogimendüko kideak izanen direlarik. EPCIaz eztabada hautetsien artean batü delakoz, BATERAk jente oroer informazionearen zabaltzera dü xedea. Ostirale hontan abiatürik Barantailaren 28arte Xiberoan dirateke.
Bestalde, Martxoan 3 mintzaldi antolatüko dütü : EPCIa eta laborantxa ; EPCIA eta ekonomia , eta azkeneik Xiberoa EPCIan.
Baterako kide den Patrick QUeheille-ekilan:
Jente kontaketa egin berri da eta agertzen diren emaitzek erakusten düe, sürprisarik gabe, jentetzea apaltzen dela Xiberoan eta apaltzeak jarraikiko düala. Hala dio ikerketa egin düan Gaintegia egitürak.
1877 an, 25 000 bizizale baziren , orai 15000 bizizale eta geroari bürüz so egiten bada ,2030an 2000 jente gütiago izanen da.
Jentetzea zahartzen da ,gazteak ez direlakoz egoiten eta hola jarraikitzez, beti 2030 an, 65 urte goitikoak , 10 etarik 3 izanen dira.
Xiberoaren hüstearen arrazuak dira , gaintegiaren ustez, lürralde planifikazioak ekarri düala jentetzearen metatzea kostaldean ,xerbütxüak eta egitüra ekonomikoak hobeki lagüntürik izan dira barnekaldea beno.
Halerik ere, gaintegia ikerketa zentroak uste dü, euskal herria alkargoa egiten bada , xiberoa lagüntüko düala planifikazioa hobeki eginez.
Imanol Esnaola:
EAJ PNV alderdiaren ordezkari talde bat agertü da Maulen igaran asteartean, Ipar Euskal Herriko ardüradün talde berriaren presentatzea.
Ardüradün talde hori, hiru probintzietako 9 kidez osatürik da, 5 gizon 4 emazte eta Paco Arizmendi Garaztarra,horien bürüa.
Xiberoko ordezkaria aldiz Philippe Duhalde Mauletarra da.
Prentsaren aitzinean agertü diren ordezkariek, EPCI edo Euskal Herriko alkargoaren alde direla baieztatü düe eta haren alde borrokatüko direla ondoko aste eta hilabeteetan gehitü düe.
Aste ondar hontan Iruñean igaranen da EAJ PNV alderdiaren Euskal Herri osoko biltzar nausia eta hontan parte hartüko düela ere jakinarazi düe eta han Ipar Euskal Herriko egiten dütüen proposamenak presentatüko dütüe.
Itxaro Bethart:
Iragan Ostiralean igan dira Atarratzeko agiantzak.
50 bat herritar agertü ziren hartan Arnaud Villeneuve auzapezaren hitzen behatzeko.
Iragan urteko bilana eginik izan da, Atarratzeko animazioneak emendatzen dira eta saltegi berri zonbait zabaltü badira ere, jente zionea apaltü da azken bi kontaketen artean (50 bizizale beno haboro galdü dütüe).
Jente berrier heben bizitzeko gogoa eman behar zaiela azpimarratü dü eta horrentako Atarratzek hainbat zerbütxü eta dinamika ejerrak badütüala gehitü dü.
2016ko libürütegia arraegin nahi da eta iragan urteko obren jarraikia egin nahi da ere bai. Daguerre gaztelüan apartamentü zonbaiten sortzearen nahiküntea besteak beste.
Webgünea ere bai osoki eüskaraz ützülirik dateke.
Arnaud Villeneuve:
