XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mediazio edo artekari lan talde bat sortü da Xiberoko Axuria koperatiba eta Xiberoa herri alkarkargoaren arteko krisiari elkibide baten atzamaiteko!
Axuria koperatiba , Mauleko kabale hiltegitik kanporatzeko mehatsü pean da, ez delakoz adostarzünik izan koperatibak  galtegin düan handitze xedearekin .
Afera heinbat mingartü da ere bi parteen artean eta 40 bat jente agertü da, Axuriaren prentsa aitzinekoala ostegün goiz hontan;  horietan , Pepela Mirande,departamentüko kuntselera eta beste 6 mera edo auzapez. Hatik herri alkargoako ordezkariak ez dira agertü.
Zerbütxü beterinarioetako ordezkari batek parte hartü beharra züan bena azken mementoan ez da agertü eta aitortü dü manüa üken züala ez agertzeko .
Kritikak entzün dira herria alkargoa eta hiltegiako züzendariaren egiteko maneraz.
Hots, ,arratekari taldea sortü da ; Pepela Mirande departamentüko kuntselera, Arnaud villeneuve Atarratzeko merak beste haütetsi zonbaitekin, hitzeman düe elkibide baten atzamaiten intseatüko zirela.

Arnaud Villeneuve eta Sylvain Ayphassoro lan taldean parte hartüko düene:


Mattin Arancet laborariak bere ikuspüntüa emaiten dü:

Hiru ütürri badütü Xiberoko hur zindikatak gure etxeetan edateko baliatürik direnak. Horietarik bata ühaitza delarik. 2014eko edateko hurraren analisaren bilana elki berri dü ARS (agence régionalde de santé), eskualdeko osagarri egitürak. Hein bat hona izan badira analisa orrokorrak, uhaitzekoak ez hain beste artoan Peztiziden arloan "metholachlore" molekülan bi gainditze izan beitira 2014ko urtean. Moleküla honen heinak ez dü 0.10 mikrograma gainditü behar. Hur litroka 0.10 mikrogramo ordez 0.19 ta 0.11tan urtean bi gainditze izan dira. Neurriak 0.1 ez badüe gainditü behar, osagarri traba lioke 0.5tarik aitzina.
Mauleko herrian edateko hurra, sindikatütik kanpo dena bere emaitzak orano txarrago dütü  0.73 mikrogramotan artino izan beida "methaclore"moleküla bere Irabarneko hur zentroan.  2014ko Arramaiatzeko tenpesta ta uztaileko üholdeen gatik lizateke gainditze horik. Mauleko herriak ez dü arrapostürik eman üken nahi bena gütünez bere herritarrak abisatü dütü düala aste zonbait.
Jean Marc Hastoy eta Philipe Perrot Lagun empresako eta Pierre Suescun xiberoko hur sindikatekoak xeheetarzünak emaiten deizküe:

Mauleko kontseilüa ados da Ipar Euskal Herriko heineko lürralde bakotx batentako. Prefetak galdegin dü Ipar EH osoko 10 herri elkargoek beren abisa edo iritzia emaitea, 2017tik goiti lürralde elkargo bakotx baten bürüz.
Ipar EHaren heineko EPCIaren alde agertü da Mauleko kontseilüko gehiengoa, bozkak izan beidira : 16 kontseilari alde , 2 xuri eta 5 kuntre. Xuri bozkatü direnak gehiengokoak  dira, eta kontrakoak Union Citoyenne alderdikoak.
Kontra zirenek azpimarratü düe herritarrekin ez zela zinezko eztabaidarik izan. Eta lotsa dira kostaldearekin desorekaren indartzea.
Alde zirenek orroitarazi düe aldiz Akitaniako eskualde handi hortan negoziatzeko, pezü haboro ükenen düela EPCI batekin eta orai arte Xiberoa herri elkargoak egünoroztarakoak baizik ez düela kudeatzen ahal, haboro egiteko ez beitü gaitarzünik, edo ahalarik. EPCI horrekin aldiz, konpetentzia, eskümen edo gaitarzün haboro ukenen züan.
EPCI horri bürüz, hautetsiek dagün urteko martxoaren lehenean bozkatü beharko düe ozbakotz.
Union Citoyenne-eko Louis Labadot :


 Esker abertzaleko Beñat Elkegarai :


Xiberoa herri alkargoako bilküran eztabada nausiak izan dira 3 geien üngüruüan , Euskal Herri alkagoa xedeaz, laborantxa sailaz eta berezki Axuria koperatibarekin den eztabada eta xiberoko ondarkinen biltzeko sistima berriaz.
Galtho hanitx izan da eta kritikak edo düdak ere, Euskal Herri alkargoren üngürüan ,azkenean, gehiengoa azkar batekin alkargoaren alde abisa eman da :
36 alde, 8 kuntre, (santa grazi, ligi, hauze, liginaga, mauleko 3 delegatu kuntre eta sohutako 1), 2 Abstentzio (gotaine eta mendikota).
Hebentik goiti lan taldeetan galto güzien arrapostüak eman behar litzate.
Bestalde , laborantxa saileko arrenküretan ,mementoan Axuria koperatiba eta mauleko kabale hiltegiarekin den eztabada ekarri da herri alkargoala.
Axuria handitzeko xedetan da eta galtoa egin dü kabale hiltegiari 900 metrakaratü haboro entako, 680 metrakaratü proposatü deiela erran da herri alkargoako bilküran .
Axuria koperatibak bere ikus moldea emanen dü ostirale hontan.
Xiberoko ondarkinen biltze sistima berriak ere kritikak ekarri dütü , bereziki eskerreko taldearen ganik.
Mixel Etchebest Axuria eztabaidaz:


Dominika Bosq EPCI edo lürralde bakotxaz:

Dominika Agergarai , Urdiñarbetarra , pausatü da 58 urteetan , eritarzün larri batek eraman dü 2 hilabete barne !
 Plaza gizona, harremanetan izigarri trebe, hitzik ez düe atzamaiten, Dominika ezagütü düenek!
Kültür sailan, Urdinarbeko bil xokoan, hatsarretik Müsikaren Egünaren antolazailetan zen, Azkorria gazna koperatibaren sorzailetan ,komerzio lana eramaiten züan bereziki hego aldearekin.
Pelota izigarri maite züan eta lagüntza handi bat ekarri dü Xiberoko Botza eta Euskal Irratier ,pelota partiden komentatzearekin.
Dominika Agergarai zenaren ehorzketak , Ostegun arratsaldeko 4 orenetan , Urdiñarbeko elizan .
Bisitak etxean , Urdiñarbe Keheillaltean .
Xiberoko botza eta Euskal Irratien izenean , gure dolumin bizienak familiari .Lekükotarzün zonbait:
Jean Claude Barreix:


Peio Elgoyhen:

Jean Jacques Etcheberry Llargo:

Maddi Gazteluzarri:


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan