XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko bortü sindikataren agiantzak baliatü dira ondoko kanbiamenen aipatzeko ; 2016 urte ondarrean Eüskal Herri alkargoa bakotxa plantan ezari beharra da eta bortü sindikatak ez dira barne. Ondorioz beste antolaketa baten gogoetatzen ari dira eta Eüskal Herriko 4 bortü sindikaten artean alkar lana indartüko eta  federazio bat sortü behar lükie ahalen bateratzeko.
Bortü sindakatak, kolektibitate zaharrenak dira, 15 gerren mentekoak, joanarrazten dütüe  bortüko bizia ; kabalen güneak ,bideak , oihana, hurra edo ere turismoa.
Bestalde, sos bide berriak atzaman behar dütüe zeren galtzen beitüe Europako sos lagüntza azkar bat.
Mügaz bi aldetako alkar lan bat egiten da ere, bereziki Irati üngürünean diren ,Zaraizu, Aezkoa, Garazi eta Xiberoaren artean.
Pepela Mirande:


Jacques Barreix:


2015 urteaz Bilan baikorra egin dü Xiberoa herri elkargo bürüak.  Xede handietan hondarkinen üngürüan egin den sos inbestizamentiaz baikor dira. Nahiz eta hatsarrea baizik ez den, eta hobetzeko hanitx baden, jadanik hondarkin gutiago urtukirik dira.
Bestalde Alozen egin da "bakantza zentroa" deitüko den günean obra handiak.
2016eko Mauleko zerbütxügünean lan handiak eginen dira. Ospitalean ere bai, hori 4 urterentako bena halere osagarri etxea 2 urteren bürüko ürrentürik izatea espero düe.  
Azkenik Atarratzeko osagarri etxean ere obrak hastekoak dütüe aurtenko.
Dominika Bosq herri elkargoako bürüa:




Egüberriko bakantzak abiatzen dira bortüetan elhür gütiekin, Iratin ez da batere elhürrik eta San marti harrian aldiz gütiegi eski egiteko.
Halerik ere , denbora ezinago ederra izanez, üdako animazioak proposatzen dira , hala nula, ibilaldiak.
San marti harrian, tenperatüra goregi da elhür artifiziala egiteko eta horrek ondorioa badü, bakantzatiar zonbaitek ezeztatzen düe beren egonaldia.
Iratin aldiz ,etxola güziak beterik dira , familiak jiten dira egüberri algarrekin igaiteko xedearekin.
Hots, elhürik ez, bena ezinagoko denbora ederra date aste güzian....
René Errecaret:


Maddi Bengoetxea:


Mauleko agiantzetan , Michel Etxebest, herriko auzapezak  aipatü dütü 2015an eraman lan nausiak: Mauleko eskolen bateratzea, aitzineko urteetako hurteen ondotik eginik izan diren estüdioak  eta ere üsü aipatzen den hotel jatetxe baten zabaltzea Maulen.
Bestalde eüskarraren indartzea ere helbürüetan da eta emeki emeki giroa kanbiatzen ari dela Maulen auzapezaren arabera.
2016eko xedeak aipatü dütü ere, eta eskazik ez dateke Maulen ; horietan , erraiten ahal da lehentarzünetan dela Hotel jatetxearen zabaltzea  eta hitzemanik izan da dagün larrazkeneko.
Espartiñaren etxe xedea aitzinatüko da eta obra handiak abiatzen dira urtarila hontan Mauleko ospitalearen arraberritzeko, 20 miliu euro kosteko düe eta 4 urte iraünen düe lanek.
Mixel Etxebest:

Maulen, urteko azken kontseilüa egin da eta egün orotako harat honatetaz aparte, Agerria xedea, ondarkinen sistema berria eta agenda 21 dira izan aipagei nausiak.
Agerriako ostatü xedea gibeltürik da, lanek beranta hartü düelakoz, ez dateke dagün üdako prest , bestalde, beti sükaltari baten ondotik dira.
 Ondarkinen biltze berriak arrenkürak ekarten dütü berreziki Labat karrikan, kamioak ez direlakoz igaiten ahal, bizizaleek Cherbero aparka leküala arte ekarri behar dütüe ondarkinak.
Agenda 21 programa hunartürik izan da, üngüramena errespetatzen düan honanbeste xede eramanen da hebentik eta 2017 arte.
Astearteko kontselü bilküra hortan, oposizioak salatü dü informazio eta eztabaida eskaza, damützen da egiteko maneraz horietaz.
Oposizioneko Beñat Elkegarai:


Mixel Etxebest auzapeza edo mera:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan