XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

70 bat jenteekilan Mauleko bide kanbioetaz bilküra pübliko bat egin da Astearte gaüan, Mauleko herriko etxean.
Victor hugo karrika izan da aipagei nausia. Saltzaileek orai diren aparkaleküak oro nahi dütüe (zaharrak eta berriak), karrikako bi gaindietan. Alta, 10bat aparkalekü horiekilan, kamio, autobus eta traktürrak ez dira igaraiten ahal.
Azkenian Victor hugo karrikan aparkaleküak txerkatzen dütüe: balinba Béguerienean edirenen düe, bai eta ere Caisse d’épargne ondoan. Bena beste arrenküra bat jin da: nola egin karrika hortan jentea ez dadin sobera zale ibil.
Elkibideak orano txerkatzen ari dira.
Azkenean, xüxenketa zonbaitez bestalde, Mauleko bideek bardin jarraikiko düe dagün urtarilaren 26a arte. Ordüan beste bilküra publiko bat eginen da geroaz erabakitzeko.
Bi bizizalek elhestatzea onartü düe :


Mauleko Mixel Etxebest mera:


Pottiko ta neskatxuna arteko bardintarzünaren builtazteko, Collectif Souletin elkarteak arresti bat antolatzen dü Mauleko zerbütxügünean abentüaren 9an.
Arresti osoan hots 3tarik 6etarat,  erakusketa bat badateke Ahüzki gelan “au  village des Garfilles” lemapean. Hori Lacq Odyssék dü antolatüko.
Bestalde, mediatekan, 4etarik 4ak eterditara ipuin zonbait irakurririko dütü Martine Claveriek. Hori 5 eta 8 urte artekoentako.
5eta 5ak eta erdi artean arresti askaria Collectif Souletin-ek eskainirik, oroentako, handi ala ttipi.
Ondotik, zer hezkuntza mota haütatü nahi dügün galtoaren üngürüan mintzaldi eztabada 17.30tarik 18.30tara badateke Mauleko mediatekan.
Azkenik, 18.30-19.30 artean, mediatekan beti, « joko bat haütatü bena zoin??" galtoaren üngürüan beste mintzaldi eztabada bat badateke. Aldi huntan Sylvaine Coustaut-k animatürik.
 Antolatzailetan den Marie Christine Lagrange :

Euskal herriko alkargoaz, herriek,  beren ikus moldea eman düe eta  Xiberoko 36 herrietarik, 27 alde eta 8 kuntre agertü dira. Pettarrean , Mitikile, Bildoze eta Gotaine ; basabürüan aldiz ; Montori, Etxebarre, Ligi, Santa grazi eta Liginaga. 
Bozka hortara heltzeko,  eztabadak eraman dira herriko kuntseiluetan , biltzarre handi bat egin zen Maule baita zinema salan ,non ere herriko kontseilü güziak kümit izan ziren. Hots informazioa banatü ondoan bozka egin da eta gehiengoa nausia alde agertü da aidez.
Liginagan gehiengoa kuntre agertu da: 6kuntre, 4 alde eta xuri bat,  eta Ruben Gomez merak erran deiku zertako kuntre den:


Altzürüküko herrian aldiz gehiengoa alde da:6 alde eta 4 xuri, haatik, bozka horrek ez dü baztertzen düdak eta lotsak badirela  hori erran deikü Johane Carricaburu Altzürüküko merak:



Xiberoa herria alkargoaren biltzarran bi xede ekonomikoek eztabada sortü düe haütetsien artean !
Maulen egin nahi den espartinaren museoa eta Etxebarren erosi nahi den etxalteak erakutsi düe oposizioa emendatzen ari dela eta etxaltearen erostea doi doietarik iragan da bozkaldian.
Espartinaren museoan , xede handia da , 2 miliu eta erdi kosteko düana eta atelier bat muntatü nahi da eta hori ez düe begi honez ikusten Mauleko espartina egilek ,konkürrentzia izanen delakoz.
Bestalde , alkargoak erosi nahi düan laborari etxeaz düda handiak agertü dira ,kario delakoz  eta estatü txarrean , laborari bat hor plantzeko ez direla baldintza  honak erranik izan da.
Eztabada lüze baten ondotik, bozkan ezarik izan dira 2 xedeak eta espartinaren müseoarentzat estudio baten egiteko gehiengoa alde agertü da eta Etxebarreko etxaltearen erosteko erabakia doi doietarik  nausitü da!
Xeden alde den Mixel Etchebest:


Xeden kontra den Louis Labadot:

Iragan ürrietaren 6an eküatürik edo atxilotürik, Egoitz Urritikoetxea sartü da Euskalerrira.
Ez dü euskalerrian egoiteko debekürik, bena bere helbidea Parisen izanez, harat joan beharko dü berriz.
Bere arrestatzea aipatzen dilarik, dio, Espainain laster bozkak izanki, atxiloketa interresatü bat baizik ez dela izan espainol gobernüaren ganik, Frantzes estadoaren  lagüntzarekin, eta bere ustez ükenen düan epaiketa, barantaile aldean igaran behar lüke.
Euskalerriko egoera politikaz, berak dio ez dela bake prozesürik abiatü, jakinez, ez Frantzes ez Espainol gobernüek ez dütela oranokoz ürratsik egin.
Egoitz Urrutikoetxea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan