XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Egüberriko bakantzak abiatzen dira bortüetan elhür gütiekin, Iratin ez da batere elhürrik eta San marti harrian aldiz gütiegi eski egiteko.
Halerik ere , denbora ezinago ederra izanez, üdako animazioak proposatzen dira , hala nula, ibilaldiak.
San marti harrian, tenperatüra goregi da elhür artifiziala egiteko eta horrek ondorioa badü, bakantzatiar zonbaitek ezeztatzen düe beren egonaldia.
Iratin aldiz ,etxola güziak beterik dira , familiak jiten dira egüberri algarrekin igaiteko xedearekin.
Hots, elhürik ez, bena ezinagoko denbora ederra date aste güzian....
René Errecaret:


Maddi Bengoetxea:


Maulen, urteko azken kontseilüa egin da eta egün orotako harat honatetaz aparte, Agerria xedea, ondarkinen sistema berria eta agenda 21 dira izan aipagei nausiak.
Agerriako ostatü xedea gibeltürik da, lanek beranta hartü düelakoz, ez dateke dagün üdako prest , bestalde, beti sükaltari baten ondotik dira.
 Ondarkinen biltze berriak arrenkürak ekarten dütü berreziki Labat karrikan, kamioak ez direlakoz igaiten ahal, bizizaleek Cherbero aparka leküala arte ekarri behar dütüe ondarkinak.
Agenda 21 programa hunartürik izan da, üngüramena errespetatzen düan honanbeste xede eramanen da hebentik eta 2017 arte.
Astearteko kontselü bilküra hortan, oposizioak salatü dü informazio eta eztabaida eskaza, damützen da egiteko maneraz horietaz.
Oposizioneko Beñat Elkegarai:


Mixel Etxebest auzapeza edo mera:

Pottiko ta neskatxuna arteko bardintarzünaren builtazteko, Collectif Souletin elkarteak arresti bat antolatzen dü Mauleko zerbütxügünean abentüaren 9an.
Arresti osoan hots 3tarik 6etarat,  erakusketa bat badateke Ahüzki gelan “au  village des Garfilles” lemapean. Hori Lacq Odyssék dü antolatüko.
Bestalde, mediatekan, 4etarik 4ak eterditara ipuin zonbait irakurririko dütü Martine Claveriek. Hori 5 eta 8 urte artekoentako.
5eta 5ak eta erdi artean arresti askaria Collectif Souletin-ek eskainirik, oroentako, handi ala ttipi.
Ondotik, zer hezkuntza mota haütatü nahi dügün galtoaren üngürüan mintzaldi eztabada 17.30tarik 18.30tara badateke Mauleko mediatekan.
Azkenik, 18.30-19.30 artean, mediatekan beti, « joko bat haütatü bena zoin??" galtoaren üngürüan beste mintzaldi eztabada bat badateke. Aldi huntan Sylvaine Coustaut-k animatürik.
 Antolatzailetan den Marie Christine Lagrange :

70 bat jenteekilan Mauleko bide kanbioetaz bilküra pübliko bat egin da Astearte gaüan, Mauleko herriko etxean.
Victor hugo karrika izan da aipagei nausia. Saltzaileek orai diren aparkaleküak oro nahi dütüe (zaharrak eta berriak), karrikako bi gaindietan. Alta, 10bat aparkalekü horiekilan, kamio, autobus eta traktürrak ez dira igaraiten ahal.
Azkenian Victor hugo karrikan aparkaleküak txerkatzen dütüe: balinba Béguerienean edirenen düe, bai eta ere Caisse d’épargne ondoan. Bena beste arrenküra bat jin da: nola egin karrika hortan jentea ez dadin sobera zale ibil.
Elkibideak orano txerkatzen ari dira.
Azkenean, xüxenketa zonbaitez bestalde, Mauleko bideek bardin jarraikiko düe dagün urtarilaren 26a arte. Ordüan beste bilküra publiko bat eginen da geroaz erabakitzeko.
Bi bizizalek elhestatzea onartü düe :


Mauleko Mixel Etxebest mera:


Xiberoa herria alkargoaren biltzarran bi xede ekonomikoek eztabada sortü düe haütetsien artean !
Maulen egin nahi den espartinaren museoa eta Etxebarren erosi nahi den etxalteak erakutsi düe oposizioa emendatzen ari dela eta etxaltearen erostea doi doietarik iragan da bozkaldian.
Espartinaren museoan , xede handia da , 2 miliu eta erdi kosteko düana eta atelier bat muntatü nahi da eta hori ez düe begi honez ikusten Mauleko espartina egilek ,konkürrentzia izanen delakoz.
Bestalde , alkargoak erosi nahi düan laborari etxeaz düda handiak agertü dira ,kario delakoz  eta estatü txarrean , laborari bat hor plantzeko ez direla baldintza  honak erranik izan da.
Eztabada lüze baten ondotik, bozkan ezarik izan dira 2 xedeak eta espartinaren müseoarentzat estudio baten egiteko gehiengoa alde agertü da eta Etxebarreko etxaltearen erosteko erabakia doi doietarik  nausitü da!
Xeden alde den Mixel Etchebest:


Xeden kontra den Louis Labadot:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan