XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Hiru ehün bat jenteek parte hartü düe neskenegün goizan, Maulen "Charlie Hebdo" aldizkaria eta Parisen azken egün horietan agitü ziren gertakarien salatzeko egin den alkarretaratzean. Minüta bat ixiltarzüna etxeki ondorren Mauleko karriketan ibili dira ixiltarzüna etxekitzez.
Parte hartü düen zonbaiten lekükotarzünak :

Leader Eüskal Mendia, Eskualdeko Parke Naturala eta ihizteka ziren, iragan neskenegüneko Xiberoko Botingoaren urteko azken biltzarraren aipagei nausiak. Gei bakotxako lan taldeetan parte hartzera kümitatürik izan dira Herrietako ordezkariak. Botingoaren egoera ekonomiko hona ere aipatürik izan zen. Aezkoa edo Garaziko ibarrekin eramaiten den alkarlana ere azpimarratürik izan zen.
Jean Pierre Mirande Botingoako presidenta :

Hotel jatetxe bat eginen da eraikinaren parte batetan eta bestean aldiz, batzarri güne bat, taldeen errezibitzeko. Miliu bat eta berehün mila euro heineko lanak eginen dira eta finantzamentüa eginen da mailegü baten bidez eta sos lagüntzekin. Lanak urtarrilan hasiko dira eta urte bat iraunen düe. Ontsalaz 2015eko urte ondarrean Aguerriako hotel-jatetxeak bortak zabaltüko dütü. Bestalde, Aguerrian diren lürrak baliatüko dira ere, laborantxa saileko xede baten bürützeko eta oihanean ibilbideak eginen ari dira paseatzeko. Bere egürra aldiz baliatüko da Aguerriaren berotzeko.
Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Xiberoko alderdi Komünistako kideek, Marouane Barghouti izenez berizendatü züen Mauleko René Elissabide plaza, iragan neskenegünean egin zen alkarretaratzearen karietara. Marouane Barghouti Palestindar dipütatüa, 2002az geroztik presoa da eta komünista alderdiko kideek dioenaz, gatazkaren konponbidean garrantzia handiko persona da. Neskenegüneko ekintza, nazioarteko kanpaina baten baitan sartzen zen, eta BDS (Boycott Désinvestissement Sanctions) Xiberoa taldearen parte hartzearekin egin zen. René Elissabide nahitara haütatürik izan zen, alde batetik enpresa bürüa beitzen, Frantses gobernüaren zorroztarzünako politika salatü nahi züen eta bestetik Franco español diktadoreak ohorratü beitzüan Xiberotar enpresalaria. Ber hildotik Mauleko komünistek galteginen düe Mauleko Herriko Etxeari, Léon Berard karrikaren izenaren kanbiatzea, jakinez Petain marexalaren anbaxadore izan zela. Berdin Arnaldo Otegi izena proposatzen ahalko düe eta ber zoinean Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde ere mobilizatzen ahalko dira behinkoz.
Pierre Etchecopar bozeramailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan